Berriak “Ikasgela ibiltaria” eliza atarian izango da ostiral honetan

“Ikasgela ibiltaria” eliza atarian izango da ostiral honetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

autobus ibiltaria

Kultura Digital@aren ikasgela ibiltaria eliza atarian izango da ostiral honetan, hilaren 7an. 8 eta 16 urte bitarteko neska mutilek aukera dute bideojokoak programatzen ikasteko edota webguneak sortzen 45 minutuko saioetan. Goizeko 11etan hasiko da lehenengo ikastaroa eta arratsaldeko 19:00etan, azkena.

Kode Eskolak zuzenduko ditu saioak eta beharrezkoa da aurrez izena emanda izatea. Kanpainaren helburu nagusia da haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzea, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa indartuz.

Foru Aldundia, Orona Fundazioa eta Kode Eskola dira ekimenaren sustatzaileak.

Tailer bakoitzaren edukia:

PROGRAMATU I  12-16 urte

Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen! 

PROGRAMATU II 14-16 urte

Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz. 

PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE  8-12 urte

Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera. 

WEBGUNEAK SORTU  12-16 urte

Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun! 

SCRATCH EZAGUTU  8-12 urte

Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean. 

BIDEO-JOKOAK SORTU 8-14 urte

Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari! 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut