Berriak Gorrixen Egunean Udalak Anaitasuna Futbol Kluba zoriondu du egindako denboraldiagatik

Gorrixen Egunean Udalak Anaitasuna Futbol Kluba zoriondu du egindako denboraldiagatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

anaitasuna alkatea

Pedro Urdapilleta lehendakariak jaso zuen Udalaren oroigarria, Javier Zubizarreta alkatearen eskutik.

Udalak atzoko Gorrixen Egune aprobetxatu zuen Anaitasuna Futbol Kluba beste behin zoriontzeko egindako denboraldiagatik. Talde nagusia Hirugarren Mailan izatea harro egoteko arrazoia da eta Javier Zubizarreta alkateak oroigarri bat eman zion klubari Udalaren izenean. Talde guztiek eman dizkiete une pozgarriak zaletuei eta atzokoa ospakizun eguna izan zen.

Urrategiko ermitan Ohorezko Mailako txapeldunek garaikurra eskaini zuten eta ondoren talde guztiak bazkaltzera joan ziren. Arratsalde erdian, talde bakoitzean gol gehien sartu dituen eta gehien nabarmendu den jokalariak saritu zituen klubak. 

2016-17 denboraldiari agurra giro onean eta lagun arteko konpainian eman zien.

IKUSI ARGAZKIAK ANAITASUNAren webgunean.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut