Berriak Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek Julio Urkijo eta ingurua hornitzen duen ur hoditeria berritzeko lanak astelehenean bertan hasiko dituzte

Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek Julio Urkijo eta ingurua hornitzen duen ur hoditeria berritzeko lanak astelehenean bertan hasiko dituzte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

19554492 1408094579284625 7065698058148164904 n

Atzo hoditeria lau gunetan lehertu zen. 

Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek gaur goizean erabaki dute berehala ekitea Julio Urkijo, Bizkargi, Trino Uria eta Iraurgi kaleak hornitzen dituen ur hoditeriaren berritze lanei. Gipuzkoako Urak-en inbertsio planaren baitan, datorren urterako aurreikusitako lan bat zen baina atzoko leherketak esku-hartzea aurreratu du.

Atzo hodi bat lehertu zen eta ordu batzuetan urik gabe geratu ziren zonaldeko bizilagunak. Hodia lau tokitan puskatu zen arratsalde eta gau partean. Lehenengo leherketa 17:00ak inguruan gertatu zen eta 21:30erako etxe askotan konpondua zegoen arazoa. Beste batzuetan, ordea, 23:30 arte itxaron behar izan zuten. Lanak gau erdian bukatu zituzten, lehenbailehen normaltasunera bueltatzeko sekulako ahalegina egin ostean.

Hoditeriaren erresistentzia bermatu ezin denez, Gipuzkoako Urak astelehenean bertan hasiko da hodia aldatzeko lanak burutzen eta pare bat asteko iraupena izango dute. Lehenik eta behin, hodi zaharra erabileratik kanpo utzi behar da eta horretarako by-pass edo hodi batetik besterako sistema alternatibo bat jarri beharko da aurrez ura etxe guztietara heltzeko.

Julio Urkijo etorbideko 3 eta 23 zenbakien arteko hodia aldatuko da, alegia, Eroski supermerkatu paretik M.Sol elektrizitate establezimendu parera doana gutxi gora behera.

Gipuzkoako Urak-ek bere esku dauden neurriak hartuko ditu lanek ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzaten. Guztiak saihestea ezinezkoa izango den arren, lanak arazoari behin betiko konponbidea emateko asmoz egingo dira. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut