Berriak Abian da 2017ko Global Training beken programa

Abian da 2017ko Global Training beken programa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

logo iraurgi berritzen Iraurgi Berritzenek gogorarazten du Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak, beste urte batez, 60 beka Global Training eskainiko dituztela bosgarren urtez. Bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian.

Programan izena emateko epea ekainaren 14an ireki eta uztailaren 14an (eguerdiko 12:00ak arte) amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu ahal izango du dokumentazioa.

Bekei eta proiektuei buruzko informazio guztia ondorengo estekean dago eskuragai: http://www.becasglobaltraining.eus/

Entregatu beharreko dokumentazioa ondorengo hau da:

  • CVa ingelesez eta gaztelaniaz
  • Motibazio gutuna (ingelesez eta gaztelaniaz)
  • Argazkia karnet tamainan
  • Titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
  • 2017an bukatu eta titulu ofiziala oraindik jaso ez denean, Espediente Akademikoa aurkeztu ahal izango da kreditu guztiak egin izana justifikatuz.
  • Hizkuntzen titulu ofizialak (originala eta kopia): Kasu honetan originala eta kopia konprobatu eta kopian zijilua jarri (kopia zuontzat gorde)
  • Aitorpena (web-gunetik deskargatu behar da)
  • NAN fotokopia

Izen-ematea online egin dela justifikatzeko ziurtagiria. Behin izena emanda agertuko da.
Informazio gehiago behar izanez gero Iraurgi Berritzenekin jar zaitezke harremanetan (Sandra Fernández) 943 85 11 00 telefonoan edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera idatzita.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut