Berriak Udalak hondakinen polemika amaitutzat eman du jasotako akusazioak argitu ondoren

Udalak hondakinen polemika amaitutzat eman du jasotako akusazioak argitu ondoren

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

plenoa zaborrak

“Hondakinen ikuskaritza Urola Erdiko Mankomunitateak duen lagaezineko erantzukizuna da. Bilketa sistemaren aldaketa eskatzerakoan Mankomunitateari, udaletxe barruan aztertzen aritu ginen ea posible ote zen ikuskaritza lanak Udalak egitea. Nahita ere, juridikoki ezinezkoa zela esan zitzaigun eta baztertuta geratu zen asmoa. Ondorioz, behin betiko txostenean espreski aske uzte zen Udala ardura horretatik”. Azalpen honekin argitu zuen atzoko udal osoaren bilkuran Ana Azkoitia zinegotziak hondakinen inguruan sorturiko polemika, EH Bilduren aldetik jasotako akusazioei erantzunez.

Ana Azkoitiaren esanetan, behin betiko txostena egin aurreko elkarrizketetan oinarritu da EH Bildu udal gobernuari gezurretan aritzea leporatuz, ikuskaritzaren ardura Mankomunitateari dagokiola esateagatik.

Argi uzteko alkateak dekretu bat sinadu du non gogoratzen dion Mankomunitateari zeintzuk diren Udalari eman beharreko zerbitzuak.

Komunikazio eza

Edonola ere, Ana Azkoitiak gaia ez desbideratzeko eskatu zien EH Bilduko zinegotziei atzoko bilkuran. “Arazoa ez da ikuskaritza izan. Hondakinen bereizketa gaizki egiten den puntuak detektatuta zeuden eta horrek eraman zuen Mankomunitatea gune horietan hondakin guztiak kamioi bakar batean biltzeko agindua ematera. Mankomunitateak erabaki horren berri eman izan bazien herritarrei eta udal honi ez zen inolako zalapartarik sortuko”. Baina Mankomunitateak ez zion ezer inori komunikatu, teknikoki neurri ulergarria izan arren.

Udalari errua botatzeak, baleko argudiorik gabe, inori mesederik egiten ez dion erreakzio katea eragin du. Horregatik, Udalak erakundeen arteko elkarlanari dei egin dio, gaia bideratzeko.

Mankomunitateak erabaki duena

Momentuz, Mankomunitateak erabaki du frakzio bakoitzari dagokion ibilbidean edukiontzi bakoitzeko hondakinen kalitatea egiaztatzea. Kalitatea ona bada, dagokion ibilbidean jasoko da dagokion materiarekin. Kalitate txarrekoa baldin bada, bereizita jasoko da eta Elgoibarko transferentzia plantara eramango da.

Atzoko bilkuran EH Bilduk Mankomunitateari nahikoa balidabide ez ematea aurpegiratu zion udal gobernuari. Ana Azkoitiak irmo erantzun zion: “Mankomunitateak eskatzen digun guztia ematen diogu. Mankomunitateak aztertu beharko du aurrekontuak nola egiten dituen zeren Udal honek eskatutakoa eman egin dio”.

Udalak birziklatze tasa handitzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du eta horretarako, aurrez hondakinak ondo bereiztea ezinbestekoa da. Momentu honetan, gaikako bilketa &60-62an dabil eta erronka lehenbailehen gutxienez  %70era heltzea da. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut