Berriak Azkoitia Lagunkoiak 591 inkesta jaso ditu

Azkoitia Lagunkoiak 591 inkesta jaso ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 5468

Guztira 591 lagunek erantzun diote Udalak eta Azkoitia Lagunkoiak etxeetan banatutako inkestari. Ekimenaren helburua da Azkoitia gero eta herri lagunkoiagoa izatea adineko pertsonentzat, egokituagoa, euren eguneroko bizitzan ahalik eta autonomia eta bizitza kalitate handienaz gozatzeko.

 

Azkoitia Lagunkoiak orain datuak aztertu eta ondorioak aterako ditu. Emaitzak aztertu eta uda ostean aurkeztuko ditu azterturiko zortzi arloetan antzemandako gabeziak edo indarguneak. Irisgarritasunaz, komunikazioaz, aisiaz, etxebizitzaz eta beste hainbat gaitaz galdetu zaie herritarrei.

Zozketako zenbaki sariduna da:0723

Inkestan parte hartu dutenen artean Herrixen Merkatari Elkarteko establezimenduetan xahutzeko 350 euroko bonoa zozketatu da. Azkoitia Lagunkoiaren talde eragileak atzo egin zuen hileroko bilera eta bertan egin zen zozketa. Zenbaki sariduna 0723 da.

Sariduna jar dadila harremanetan Udaleko Arreta Zerbitzuarekin 943 08 00 80 telefonora deituta edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era idatzita.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut