Berriak Javier Zubizarreta alkatea ikasleei: “Entzun, ikusi eta ikasi eta ez izan porrotari beldurrik”

Javier Zubizarreta alkatea ikasleei: “Entzun, ikusi eta ikasi eta ez izan porrotari beldurrik”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3203

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen den “Elkarrekin Eraikitzen” proiektuaren laugarren edizioaren balorazioa egin eta eskoletan taldeka landutako proiektuak aurkezteko bildu dira gaur Azpeitiko eta Azkoitiko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak eta udal ordezkariak.

Urte amaierako ekitaldi horretan parte hartu dute Javier Zubizarretak, alkate eta Iraurgi Berritzenen lehendakari gisa, eta Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziak. Bidelagun izan dituzte Azpeitiko eta Zestoako alkateak, Eneko Etxeberria eta Josetxo Mendizabal, hurrenez hurren.

Ikasleak izan dira, edonola ere, protagonista nagusiak. “Entzun, ikusi eta ikasi” esan die Zubizarretak gazteei, eta “ez izan porrotari beldurrik. Porrot bakarra ez saiatzea da-eta”. Halaber, elkarlanaren garrantzia azpimarratu du, “bakarrik baino taldean urrunago iristen delako”.

“Elkarrekin eraikitzen” egitasmoaren helburu nagusiak dira gaurko munduan beharrezkoak diren gaitasunak lantzea etorkizunerako prestatzeko, esaterako, komunikazio gaitasuna, iniziatiba, talde lana, e.a. Horretarako, erronka bat jartzen zaie ikasleei eta egoera erreal batetik abiatuta, gaia aztertu, elkarrizketak egin, informazioa jaso eta aurkezpen bat lantzen dute. Lehen sektoreko baserritarrekin, Udaletako Ongizate saileko arduradunekin, merkatari elkarteekin edota enpresekin landu dituzte proiektuak.

“Elkarrekin eraikitzen”en laugarren edizio honetan eskualdeko lau ikastetxek hartu dute parte: Azkoitiko Floreaga ikastetxeak eta Xabier Munibe Ikastolak, eta Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeak eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak. Zifrei erreparatuz gero, proiektuaren dimentsioa gero eta esanguratsuagoa dela esan daiteke. 12 irakasle, 150 ikasle eta 40 eragile murgildu dira. Ikasleei mahai gainean hamar erronka jarri zaizkie eta soluzioak bilatzeko lanketa bat egin behar izan dute, eskoletatik atera eta bizitza errealera jauzi eginez. Gaur bertaratu diren ikasle, irakasle eta agintariek duda izpirik gabe goraipatu dute proiektua.

“Azkoitiko Udalaren balorazioa –esan du Marijose Arregik- oso da positiboa, batetik, beti esaten dugunagatik, mahai baten bueltan eragile ezberdinak biltzeak beti ematen duelako emaitza positiboa baina ez da erraza. Ikastetxeetan, suposatzen dut, euren plangintzak betetzen nahiko lan badutela eta egiten duten ahalegina benetan eskertzekoa da. Eta esker bera zor diegu parte hartu duten enpresei beren denbora proiektu honetan inbertitzeagatik”.

Ikasleei gehien gustatu zaiena da kanpora ateratzeko aukera, metodologia edota lan munduarekin kontaktu zuzena izatea.

Proiektuaren koordinatzailea den Josu Sorazuren hitzetan egitasmoa kontsolidatzeaz gain, ikasle eta eragileen arteko harremana hobetzen joan dela konturatu dira “eta horrek kalitate handiagoa ematen dio”. Gainera, hobekuntza lerroak txertatzen joateko saiakera etengabea dela adierazi du Sorazuk.

IMG 3102

floria

Floreaga ikastetxeko ikasleak aurkezpenean. 

munibe

Xabier Munibe Ikastolako taldea. 

IMG 3140

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak lana aurkezten.

IMG 3146

Iraurgi ikastetxeko taldea gaurko ekitaldian. 

IMG 3179

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut