Berriak Udalak edukiontzi bidezko hondakin bilketa finkatu eta bereizketa zuzen egiteko kontzientziazio kanpaina abiatu du

Udalak edukiontzi bidezko hondakin bilketa finkatu eta bereizketa zuzen egiteko kontzientziazio kanpaina abiatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3244

Hondakinak zuzen bereiztea gero ahalik eta gehien birziklatu ahal izateko. Horixe da Udalaren helburua eta bide horretan beste urrats bat eman du. Informazio eta kontzientziazio kanpaina bitxi bat jarri du martxan herritarrek zalantzarik izan ez dezaten edukiontzi bakoitzera zer hondakin mota bota. Hori horrela, gaur aurkeztu dute kanpaina Ana Azkoitia eta Miguel Angel Bastida zinegotziek eta Amaia Argarate ingurumen teknikariak.

“Udal honen helburua da hondakinak gaika zuzen bereiztea gero material hori birziklatu ahal izateko. Erronka da gero eta hobeto egitea bereizketa praktika desegokiak baztertuz. Kartoiekin edo organikoarekin ez dago arazorik baina ontzi arinen kasuan, hau da, edukiontzi horiaren erabilera hobetu daiteke. Uste dut kanpaina honek lagunduko digula horretan. Udal hau beti izan da zorrotza eta praktika desegokien aurrean beti saiatu da neurriak hartzen. Bide beretik jarraitzen dugu sinesten dugulako gauzak ondo egin badaitezke ez dagoela zertan oker egin. Ez dugu errazkerian erori behar eta ez gara eroriko”, esan du Ana Azkoitiak. Gaikako bilketa tasa %62koa da gaur egun eta gutxien-gutxienez %70era iristea da Udalaren helburua.

Kanpainak bilatzen duena da batetik, kuriositateak bultzata, herritarren arreta bereganatzea, informatzea, eta etxean praktika onak erabiltzea hondakinak bereizteko orduan. Hori lortzeko kutxa handi batzuk ipini dira herriko puntu ezberdinetan. Lau kutxa jarri dira guztira. Kutxa horiek, esaterako, erakusten dute zer bota daitekeen edukiontzi bakoitzera. Lautik hiru kutxa, ontzi arinenen edukiontzira bota beharreko ontzi, plastikozko botila edo lata desberdinez osatuta daude. Laugarrena edukiontzi desberdinetara bota beharreko materialen inguruko panelekin osatua ago. Kanpaina bisuala da oso eta modu pedagogikoan helarazten du mezua.

Kutxak Herriko Plazan, Aizkibel liburutegi ondoan, Consum-Eroski establezimendu parean eta Plaza Berrin jarri dira. Pare bat aste igaro ostean, Udalak tokiz aldatuko ditu kanpaina

herriko txoko guztietara zabaldu arte. Abendura bitartean, herriko hainbat puntutan egongo dira ikusgai.

Informazio-liburuxkak banatuko dira etxe guztietan

liburuxka hondakin kanpaina1Kaleko kanpainaren osagarri, etxe guztietan informazio liburuxka bat banatuko da. Banaketa egiten ostiralean bertan hasiko dira. Bertan modu grafiko batean ikus daiteke edukiontzi bakoitzean zer bota. Marroian organikoa, urdinean kartoi eta papera, horian ontzi arinak, grisean errefusa, pardelak barne, eta berdean beira. “Egokia –gaineratu du Ana Azkoitiak- ikusten dut etxeko sukaldean edukitzeko eta zalantzaren bat izanez gero, begirada azkar batekin dudak argitzeko”.

Tapa identifikagarriak

Otsailean kendu zituen Udalak sistema mistoarekin ezarritako zintzilikarioak. Alabaina, aurretik, 2015eko urritik bost edukiontzi egon dira erabilgarri kaleetan. Orain, edukiontzi marroiak aldatu egin dira, edukiera handiagokoak jarriz. Guztira Azkoitian 68 edukiontzi gune daude eta bakoitzean bost daude. Edukiontzia berdea ez gainontzekoak grisak dira eta estalkiak, tapak, dira identifikagarriak. Tapak horiak, urdinak, marroiak edo grisak dira bota beharreko hondakinen arabera.

Orain arte pixoihalentzat edukiontzi berezia bat zegoen baina gaurtik aurrera hondakin hauek errefusaren edukiontzira bota beharko dira, grisera, alegia.

Edukiontziak ordezkatzearekin finkatu du Udalak edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistema. 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut