Berriak Andramaixetako VII. Laburmetrai Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik bihartik ekainaren 30era

Andramaixetako VII. Laburmetrai Lehiaketan parte hartzeko izen-ematea zabalik bihartik ekainaren 30era

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Abian da Andramaixetako VII. Laburmetrai Lehiaketa. Bihar, ekainaren 15ean, zabalduko da izen-ematea eta parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 30era arteko epea dute inskribatzeko. Halaber, lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 7a izango da.

Udalak argitaratu ditu jada lehiaketaren oinarriak.

Aurten proposaturiko gaia honakoa da: “Parodiak”. Bi sari emango dira. Irabazleak 250 euro eta oroigarria jasoko ditu. Ikuslegoaren saria bereganatzen duenak, berriz, 150 euro eta oroigarria.

Lanek 4-8 minutu arteko iraupena izan beharko dute eta formatu digitalean entregatu beharko dira. 

IKUSI OINARRIAK

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut