Berriak Landaola Federazioak eta Foru Aldundiak Azkoitian sinatu dute gaur hitzarmena landa eremuetan garapen programak sustatzeko

Landaola Federazioak eta Foru Aldundiak Azkoitian sinatu dute gaur hitzarmena landa eremuetan garapen programak sustatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 3062

Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak, Landaolak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017-21018 hitzarmena sinatu dute gaur Azkoitian landa eremuek garapen osoa izaten lagunduko duten programak sustatzeko. Foru erakundeak milioi bat euroko diru-laguntza emango die elkarteei proiektuak aurrera ateratzeko.

Lehen sektoreko ordezkarien topagune bihurtu da gaur Azkoitia. Foru erakundearen izenean, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendari Xabier Arruti eta Lurralde Orekako zuzendari Iñaki Labaka izan dira ekitaldian. Arrutik eta Urkomeko lehendakari Ana Eizagirrek sinatu dute akordioa. Bidelagun izan dituzte Gipuzkoako udaletxeetako hainbat ordezkari. Bertan izan da Azkoitiko zinegotzi Miguel Angel Bastida elkarteei babesa erakusteko xedez.

Urkomek eta Gipuzkoako beste bost landa garapen elkarteek, Behemendik, Deba Garaiak, Debemenek, Goimenek eta Tolomendik topagunea aprobetxatu dute dituzten kezka, helburu, proiektu eta erronkak partekatzeko, hausnarketa amankomun bat eginez. Izan ere, Aldundiarekin batera, gaur onartu diren proiektuak jorratzeaz gain, datozen urtekoak adostuko dira.

Gaur sinatutako hitzarmenak bilatzen duena da, besteak beste, azpiegiturak, hornidurak eta oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzea (telekomunikazioak, makinaria zerbitzuak, e.a.), bertako kalitatezko produktuak merkaturatzea, enplegua eta diru sarrerak gehitzearren, landa aldeetan jarduera motak ugaritzea, balio historiko-artistikoa, etnografikoa edo kulturala duen landa aldeko ondarea babestea edo eta baserri giroko turismoa eta eskulangintza bultzatzea.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut