Berriak “Shine again”, ikuskizuna eta elkartasuna uztartuz datorkigu oraingoan

“Shine again”, ikuskizuna eta elkartasuna uztartuz datorkigu oraingoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

“Shine again” antzerki musikalak bere alderdirik solidarioena erakutsiko digu oraingoan. Bi emanaldi eskainiko ditu Baztartxo antzokian aste honetan. Ekainaren 16an, ostiralean, 18:00etan, eta hilaren 18an, igandean, 19:00etan izango dira hitzorduak. Irabazien erdia ASPANOGI haur minbizidunen elkartearentzat izango da.

.Sarrerak 4 €tan salduko dira. Aurrez salgai egongo dira Gazte Informazio Bulegoan (Elkargunea) eta udaletxean, Kultura  sailean.

Arduradunen esanetan, “antzerki musikal honetan 30 pertsona ikusiko ditugu oholtza gainean, abesten, dantzan eta antzerkian. Emanaldi koloretsua, entretenigarria eta musikaz betea. Lehen nahiz gaur egungo musikarekin, adin guztietako ikusleei zuzenduta”.  Gainera, azken bi emanaldiak direnez, hainbat sorpresaz gozatzeko aukera izengo du ikusleak.

Promozioa egiteko asmoz, taldeak atzo Floreaga Ikastetxean eta gaur Xabier Munibe Ikastolan dantza bat egingo du umeak eskolatik irtetean.

Ondoren, ekainaren 20an, 18:30ean Elkarguneko Areto Nagusian bideo proiekzio bat egongo da entsegu eta emanaldietan grabatutako elkarrizketa eta bideoak erakutsiz. Ekitaldi horretan emango zaio ASPANOGI elkarteari txekea.

Sinopsia: Krisiaren ondorioak iritsi dira ikastola honetara. Orain arte bi talde egon dira ikastolan, bat eliteko dantzariz osatuta eta bestea berriz afizionatu hutsez. Murrizketen ondorioz, Junek, orain arte eliteko dantzariak zuzentzen zituenak, bere taldean jende baldar eta traketsa hartzen duenean hasten da guztia. Irabazleen taldea izatetik galtzaile izatera pasa daitekeela ikusten duenean. Bertan sartuko zaizkigu pertsonaia berriak hainbat sentimenduren artean murgilduko direnak, laguntasuna, amodioa, traizioa eta batez ere irabazteko grina.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut