Berriak Bolumen handiko hondakinak ez dira bilduko edukiontzi guneetatik uztailaren 1etik aurrera

Bolumen handiko hondakinak ez dira bilduko edukiontzi guneetatik uztailaren 1etik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

camion02

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, bolumen handiko hondakinen bilketan aldaketak izango dira uztailaren 1etik aurrera, kaleko edukiontzietatik ez dira gehiago bilduko, beraz. Aurrerantzean, bi aukera egongo dira: Emauseko biltzaileak herritarren etxera joango dira bolumen handikoak jasotzera edo Garbigunera eraman beharko dira. Emausekin bilketa hitzordua adosteko 656 789 574 telefonora deitu beharko da.

Aldaketa hori egiteko arrazoi nagusia kaletik jasotako hondakin gehienak (%98), errefusara botatzen direla da, egoera txarrean daudelako. Altzariak kalera ateratzeko desmuntatzean apurtu egiten dira sarri, eta kalean bestelako kalteak ere jasaten dituzte altzari eta etxetresna elektrikoek (euria, apurketak eta lapurretak...). Emauseko langileak etxez-etxe hondakin horiek jasota bermatzen da modu egokian desmuntatzea eta bestelako kalterik ez jasatea, ondoren berrerabili ahal izateko. Gainera, erosoa eta doakoa da herritarrei etxez-etxe hondakinak biltzea. Aldiko gela bat husten dute gehienez, eta, gehiago behar izanez gero, hurrengo txanda itxaron beharko da.

Etxeko bilketaz gain, herritarrek Azpeitiko edo Azkoitiko Garbiguneetara eraman ditzakete bolumen handikoak. 

Azkoitiko Garbigunearen ordutegia: astelehenetik ostiralera goizez 09:00etatik 13:00era eta arratsaldez 15:30etik 17:30era da; larunbatetan 10:00etatik 13:00era. Udako ordutegia, aldiz: astelehenetik ostiralera goizez 9:00etatik 13:00era eta arratsaldez 17:00etatik19:00etara; larunbatetan 10:00etatik 13:00era.

Aldaketa honek mankomunitatea osatzen duten 7 herriei eragingo die: Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal, Bidania-Goiatz, Errezil eta Beizama.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut