Berriak Erorikoak prebenitzeko tailerra 60 urtetik gorakoentzat

Erorikoak prebenitzeko tailerra 60 urtetik gorakoentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 IMG 2905

Jose Mari Flores, Iñaki Lopez, Nekane Larrañaga, Nekane Plazaola, Nacho García eta Iñaki Lasa. 

Urtean behin gutxienez erorketa bat izaten dute 60 urtez gorako pertsonen erdiek, eta horrek “ondorio fisikoez gain, ondorio psikologikoak ekartzen ditu ze berriro gertatzeko beldurra eragiten die eta baita ondorio sozioekonomikoak ere”, dio Urolako Osasun Publikoko teknikaria den Nacho Garcíak. Izan ere, pertsona nagusien artean, istripuen %92 erorketek eragiten dituzte. Errealitate horren aurrean, Osakidetzak, Anbulatorioak eta Udalak bat egin dute erorikoak prebenitzeko tailerra antolatuz.

Gaur aurkeztu dute ekimena hiru erakundeetako arduradunek. Nacho Garcíarekin batera izan dira osasun zentroko ordezkari Iñaki Lopez, Udaleko Ongizateko zinegotzia  eta teknikaria, Nekane Larrañaga eta Iñaki Lasa, hurrenez hurren, San Jose egoitzako zuzendari eta Azkoitia Lagunkoia taldeko kide den Nekane Plazaola eta Jose Mari Flores, hau ere Azkoitia Lagunkoiaren talde eragileko partaidea.

Tailerra 60 urtetik gorakoei zuzendua dago.  Hala ere, nahi duena zaintzailearekin edo familiako norbaitekin joan daiteke saioetara.

ERORIKOAK tailerraInteresa duenarentzat izena emateko azken eguna ekainaren 12a da, datorren astelehena. Anbulatorioan egin behar da inskripzioa, bertara joanda edota 943 00 76 10 telefonora deituta. Tailerra doakoa da.

Iñaki Lopezen hitzetan, asmoa da Azkoitian urtean gutxienez bi edo hiru tailer egitea hemendik aurrera.

Saio praktikoa eta teorikoa

Bi saio izango dira, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Ekainaren 13an eta 20an izango dira, 10:00etatik 12:00etara, Elkargunean.

Zati teorikoan arrisku eta babes faktoreak izango dira hizpide eta baita laguntza baliabideak ere.

 “Azalduko dugu–dio Iñaki Lopezek – zeintzuk diren kanpo arriskuak, adibidez, alfonbrak, altzariak edota oinetako ezegokiak, eta baita barrukoak ere: defizit sentsorialak, ikusmenaren eta entzumenaren murrizketa, botiken eragina… Adinak eragindako aldaketa fisiologikoez ere arituko gara eta horrek dakarren erreflexu galtzeaz edota moteltasunaz”. Helburua da pertsona nagusiak egoeraz jabetzea.

Zati teorikoak erorketak saihesteko jarraibideak azalduko dira. “Oreka mantentzeko arieketak erakutsiko zaizkie eta altxatzeko teknikak eroriz gero. Dokumentazioa ere banatuko zaie partaideei etxean ariketak egiten jarrai dezaten”. “Egoera fisikoa garrantzitsua da zeren askotan pertsona nagusiak ez dira gai altxatzeko eta orduak ematen dituzte lurrean norbaitek lagundu arte”. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut