Berriak Urola Lanbide Eskolak garai berri bati heldu dio “gizarteari zerbitzua” ematen jarraitzeko

Urola Lanbide Eskolak garai berri bati heldu dio “gizarteari zerbitzua” ematen jarraitzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2798

Gaur Urola Lanbide Eskola bezala ezagutzen dugunak jatorria 1959an du. Orduan Escuela Profesional San Ignacio de Loyola zuen izena. Ordutik eskolak etengabeko bilakaera jasan du. Orain garai berri bati ekin dio bere autonomia bermatuz. Urola Lanbide Eskolak hemendik aurrera Urola Bailarako Lanbide Heziketako eskaintza hartuko du ardatz, araututako eskaintza akademikoa eta ez araututako formakuntza.

Orain arte, Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk Lanbide Heziketaz gain, batxilergoa eta DBH hartzen zituen barne. Banaketa bat eman da Lanbide Heziketari identitate propioa emateko xedez. Ondorioz, Azkoitian, Xabier Munibe BHI-k batxilergoa eta DBH eskainiko ditu eta Urola Lanbide Eskolak Lanbide Heziketa.

Jauzi honen berri eman dute gaur Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIko zuzendari Alberto Izagirrek eta Urola Labide Eskolako zuzendari berria den Eduardo Sudupek. Bidelagun izan dituzte Javier Zubizarreta alkatea eta Iraurgi Berritzeneko lehendakaria eta Azpeitiko eta Zestoako alkateak, Eneko Etxeberria eta Josetxo Mendizabal.

“Gogorra da lanik ez izatea, baina gogorragoa da oraindik lana egon eta egingo duenik ez izatea”, esan du Javier Zubizarretak.

“Ahalegindu behar gara -eta horretan ari gara- elkarren berri izaten, enpresek zer formakuntza eskatzen duten eta gai ote garen formakuntza hori eskaintzeko ikusi behar da”. Profil kualifikatuak herrian bertan izatearen garrantzia azpimarratu du Iraurgi Berritzenen lehendakariak.

IMG 2785

Bere aldetik, Eduardo Sudupek adierazi du gizarteari zerbitzua emateko dagoela Urola Lanbide Eskola, “eta gizarteari esaten dudanean da, enpresei, langileei, lana egin nahi eta ez daukatenei edota hezkuntza araututik igaro eta oraindik lan aukerarik izan ez dutenei”.

Ibilbide berri honi iazko ziklo eskaintza berdinarekin ekingo dio eskolak “baina gure asmoa da eskaintza hausnartu, egokitu eta eguneratzea”.

Halaber, Sudupek Lanbide Heziketa aldarrikatu du. “Familia askotan 3., 4. edo 5. aukera da Lanbide Heziketa eta argi utzi behar dena da aukera balekoa dela, enpresek hori eskatzen dutelako”.

Gogotsu eta ilusioz beteta daudela gaineratu du zuzendari berriak eta saiatuko direla gizarteak behar duen erantzuna ematen bailara mailan, “egoitza Azkoitian izan arren, bailarako eskola delako gurea”. 

Ikusi aurkezpena bideoan:

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut