Berriak Ekainaren 9an zabalduko dira igerileku irekiak

Ekainaren 9an zabalduko dira igerileku irekiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

ugarteigaran

Uda usaina nabarmen somatzen da jada eta udal ekipamenduak egokitzeko unea iritsi da. Datorren ostiralean, ekainaren 9an, zabalduko dira Ugarteigarango igerileku irekiak, udako denboraldiari ekinez. Goizeko 10:30etik iluntzeko 20:00etara egongo dira zabalik instalazioak.

Aurten igerilekuez gozatzeko azken eguna, hau da, itxiera, irailaren 10ean izango da.  Guztira, 94 egunez egongo dira zabalik igerilekuak ekainetik irailera bitartean.

Eguraldiak laguntzen badu, tokirik atseginetarikoa izango da Ugarteigarangoa udan. Iaz 45.226 erabiltzaile izan ziren guztira, eguneko batezbestekoa 462 erabiltzailetara iritsiz.

Aurreko urteko egunik jendetsuena ekainaren 23a izan zen, 1633 lagun bertaratu zirelarik.

Haur jolas parkea berritu da

Hobekuntzekin estreinatu ahalko da aurtengo denboraldia, igerileku irekietako haur parkea berritu egin baita, umeen gozamenerako.

Arduradunek dei egiten dute guztionak diren espazioak zaintzeko.  Zelaian zigarrokinak ez botatzea, zakarrontziak erabiltzea edota dutxen erabilera arduratsua egitea ezinbestekoa da bizikidetza ona bermatzeko. Halaber, bakoitzak bere abonu edo bazkide txartela erabiltzea eskatzen da sarrera-irteerak errazteko. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut