Berriak Udalak “Azkoitia ezagutzen” programa didaktiko berria garatu du eskolentzat

Udalak “Azkoitia ezagutzen” programa didaktiko berria garatu du eskolentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 2478

Azkoitiko Udalak “Azkoitia Ezagutzen” programa didaktiko berria garatu du ikastetxeentzat, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin herriaren garapen historikoa lantzeko helburuarekin. Programa honen bitartez, ikasleek udalerriko ezagutza sakona barneratuko dute.

Egitasmoa Xabier Munibe Ikastolarekin eta Floraga ikastetxearekin elkarlanean gauzatuko da. 10-12 urte bitarteko ikasleei zuzendua dago. Maiatzean eta ekainean eman zaio hasiera eta 169 ikaslek hartu dute parte. Datorren ikasturtean emango zaio jarraipena.

Historiaurretik gaur egun arte udalerriak izan duen garapena aztertzeko material didaktikoak diseinatuko dira. Programa abian dagoen arren eta lehenengo lan-saioak egin diren arren eskoletan, materiala datorren ikasturterako egongo da prest.

“Egitasmoaren helburu nagusiak dira, besteak beste, herriaren garapena, azkoitiarrek historian zehar izan duten bizimodua, inguruak jasandako aldaketak, lan sektoreak, eraikuntza esanguratsuenak eta bertako kultur ondarea ezagutaraztea ikasleei, eurak izango direlako Azkoitiko herriak etorkizunean izango dituen erronkei aurre egin beharko diotenak”, dio Marijose Arregi Hezkuntza zinegotziak.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek garapen historikoaren fase ezberdinak landuko dituzte. LH 5. mailako ikasleek “Aztarnak” izeneko atala garatuko dute, Historiaurretik hiribildua sortu arte (1324 urtea). Lehen gizakiaren bizimodua, historiaurrea Iraurgi bailaran, Burdin Aroa edota euskal mitologia jorratuko dituzte beste hainbat edukiren artean.

LH 6. mailako ikasleek “Letrak” izeneko atala landutko dute, hiribilduaren sorreratik gaur egun arte. Hainbat gai izango dituzte sakontzeko, besteak beste: Zalduntxoak, Burdinaren Bidea, Peñaflorida Kondea, 1966ko matxinada, Bizenta Mogel, Oteiza anaiak, Barriketako iturria... Programarekin bilatu nahi dena da modu ludikoan eta didaktikoan lantzea gai guzti hauek, adin bakoitzari egokitutako ikas-unitateak garatuz. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut