Berriak Herri Jaiak igande honetan: baserritarren azoka, txahal eta sagardo dastaketa eta puzgarriak

Herri Jaiak igande honetan: baserritarren azoka, txahal eta sagardo dastaketa eta puzgarriak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Herri jaiak 17

Igande honetan, ekainak 4, Herri Jaiak ospatuko dira Azkoitian. Baserritarrak izango dira protagonista nagusiak.

Aurreko urteetan bezala, Eusko Labela duen txahala erreko da Ikurriñaren plazan eta pintxoak eta sagardoa dastatzeko aukera izango da  eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Herriko Plazan baserritarrek postuak jarriko dituzte garaiko produktuak eskaintzeko. Bederatzi postu jarriko dira eta aurten estrainekoz 11:00etatik 14:00etara puzgarriak ipiniko dira Goiko Losan umeen gozamenerako.

Aurreko urteetan maiatzaren hirugarren igandean ospatu ohi da Herri Jaia baina baserritarrek eskatuta, aurten ekainera atzeratu da.

Okela pintxoa 1,50 euro kostako da eta edalontzia euro bat. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut