Berriak Musbika Ensemblek itxiko du larunbat honetan Santa Krutzeko Udaberriko Musikaldia

Musbika Ensemblek itxiko du larunbat honetan Santa Krutzeko Udaberriko Musikaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

DSC 0065

2016aren amaieran sortu zen Musbika Ensemble taldea ganbera musika zabaltzeko asmoz eta larunbat honetan, maiatzaren 27an, Santa Krutzeko komentuan izango da, 26. Udaberriko Musikaldiari itxiera emanez.

Kontzertua ohiko ordutegian izango da, 18:30ean, hain zuzen. Ordu erdi lehenago, 18:00etan, Consum-Eroski aurreko geltokitik autobusa egongo da Santa Kutzera joateko.

Musbika Ensemble euskal musikari profesionales osatua dago. Estatuko eta nazioarteko auditorio eta musika jaialdietan dabiltza, Capella de Ministrers, Belsize Baroque, Granadako Orkestra Barrokoa, Kuraia Ensemble edota Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren mailako talde eta orkestrekin, besteak beste.

Errepertorioari dagokionez XVIII.mendeko euskal eta europar musikagileen musika hartu dute erreferentziatzat, betiere euskal kulturarekin lotura bilatuz.

Larunbat honetan Jean Baptiste Lulluren “Xerxes”, José de Baquedanoren “Sonata a 3 en fa mayor”  eta  Jean-Philippe Rameauren  “La Princesse de Navarre” eskainiko dituzte.

Azken emanaldi honekin itxiko da aurtengo edizioa. “Artxipielagoa” ikuskizunarekin abiatu zen eta ordutik Orfeo Txikiak, Cor Infantil del Orfeó Catalá abesbatzak eta Bay Trio hartu dute parte. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut