Berriak Urola Gustagarri: Bisita gidatua larunbat honetan Jauregi baserrira, Lumagorri oilaskoen hazitegira

Urola Gustagarri: Bisita gidatua larunbat honetan Jauregi baserrira, Lumagorri oilaskoen hazitegira

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udaberriko zaporeak euskaraz 1 Iraurgi Berritzenek eta Urkomek sustaturik “Urola Gustagarri Udaberriko Zaporeak” egitasmoaren baitan, Jauregi baserrira bisita gidatua antolatu da larunbat honetarako, maiatzak 27rako alegia.

Bisitaren helburua da Jauregi etxeko ugazabek Lumagorri baserriko oilaskoak hazten egiten duten lana ezagutzera ematea eta balorean jartzea, eta bide batez, bisitariei baserriko lana eta oilaskoak hazteko modua, ingurunea, e.a. erakustea.

Bisita gidatuan parte hartzeko:

            Hitzordua: Maiatzaren 27an, 11:00etan, Loiolako Turismo Bulegoan. Handik Jauregi baserriko arduradun batekin joango dira baserrirantz bisitariak.

            Izen-ematea: Maiatzak 26, arratsaldeko 17:00ak baino lehen hiru aukera hauetako batez baliatuz:

  •                         Loiolako Turismo Bulegoan bertan
  •                         943 15 18 78 telefonoan
  •                         Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora idatzita

Ttakun, Orbela, Latz, Zurt eta Abaraxka-Mikel Uria, partaide

Udaberriko Zaporeak edizioan parte hartuko dute Ttakun, Orbela, Latz eta Zurt tabernek eta Abaraxka-Mikel Uria jatetxeak. Ostiral, larunbat eta igandeetan, aipatu tabernetan edizio honetarako bereziki prestatutako pintxoak dastatu ahalko dira. Eta asteburuetan  Abaraxka-Mikel Uriak menu berezia eskainiko du. Denetan garaiko produktuak eta oilasko lumagorria izango dira protagonistak.

Ekainak 11ra bitartean izango da aukera. 

Ikusi eskaintza osoa

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut