Berriak Ikuskizuna bermatua dago larunbateko Rallysprintean

Ikuskizuna bermatua dago larunbateko Rallysprintean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1958

Larunbat honetan, maiatzaren 20an, izango da Errebueltie Azkoitiko Motor Klubak antolatzen duen Azkoitiko Rallysprinta. 52 parte hartzailek eman dute izena, horietatik sei azkoitiarrak: Iraitz Olariaga, Xabier Lizarralde, Mikel Madinabeitia, Asier Aldalur, Xuban Aranbarri eta Imanol Aizpuru. 9 kilometroko ibilbidea dute eta hiru buelta emango dizkiote.

Proba Azkarate zaharrean izango da eta 14:30ean hasiko da. Ordubete lehenago itxiko dute errepidea. Goizean zehar Azkoitiko plazan egingo dituzte egiaztapenak. Bukaera 19:30 inguruan aurreikusten dute eta 20:00etan izango da sari ematea Plaza Berrin.

Arduradunek aholkatu dute jendea goiz inguratzeko eta goikaldeetako tokiak hartzeko. Antolatzaileen oharrei mesedez jaramon egiteko ere eskatu dute eta tokia txukun mantentzeko.

Aparkalekuei dagokienez, Azkarateko ibilgailu makalen erreia erabili ahalko da aparkatzeko. Halaber, Azkarate gainean Madariaga inguruan edota Elgoibarko San Lorenzo industriagunean ere autoak aparkatzeko aukera egongo da. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut