Berriak Ane Leux eta Izaroren kontzertua Elkargunean

Ane Leux eta Izaroren kontzertua Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gaztemaniak kartela Gaztemaniaken eskutik, maiatzaren 19an, ostirala, pil-pilean dauden bi neska izango dira Elkarguneako eszenatokian musika maitaleen gozamenerako: ANE LEUX eta IZARO. Kontzertua gaueko 22:00etan izango da eta sarrera 7 euro kostako da.

Gaztemaniak Azkoitikoak eta beste hainbat udalek eta Foru Aldundiak sustatzen duten musika programa da, eskaintza komertzialaren interesgunetik kanpo geratzen diren korronte artistikoetako taldeen kontzertuak antolatzeko. 

Ane Leux

“Ane Leux” azkeneko 9 urteak Colombian bizitu dituen Donostiako kantautore bat da. Bogotá-ko abesbatza eta taberneetan abesten hasi zen. Bere lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta beste Colombiar musikariekin ekoiztu zituen, “Sense” bere lehenengo album estreinaldia eginik. Ikuitu beltzak, downtempo giroak eta zati latinoren bat zituen proposamena zen hau. Kutxa Kultur Musikako egonaldi artistikoetako proiektuan parte-hartzeko itzuli da Donostira, gaur egun John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musika-taldeetako partaideekin batera dabil bere musika-taldean.

Izaro

1993ko gabonzahar egunean Mallabian jaiotako IZAROk 2014an hasi zuen bere ibilbide musikala. Ordutik, artista gazte hau azkar eta pauso sendoz doa aurrera. “Paradise”, bere lehen abestia, “Pikadero” filmeko soinu bandarako hautatua izan zen, 2015eko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuena. Erraietatik jaiotzen zaion musika intimo eta sentsibilitate sakonekoak ingurukoak harrapatzen ditu era saihestezinean. IZARO “om” izeneko bere lehen diskoa aurkezten ari da orain. Berarekin lanean diharduten musikariak Iker Lauroba Alonso, Oriol Flores Arisa eta Ane Bastida Saiz dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut