Berriak “Gu ere bertsotan” jaialdia maiatzaren 18an izango da

“Gu ere bertsotan” jaialdia maiatzaren 18an izango da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Gu ere bertsotan 2017ko kartela Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek bertso jaialdia eskainiko dute maiatzaren 18an, ostegunean. Arratsaldeko 18:00etan izango da Baztartxo Antzokian. Doinu, neurri eta errimekin nola moldatzen diren erakutsiko dute taula gainean, urte osoan “Gu ere bertsotan” programaren baitan bertsolaritza landu ostean.

LH5, LH6 eta DBH1eko gaztetxoak arituko dira bertsotan eta haien gurasoez gain, edonork du bertso saioaz gozatzeko aukera, ekitaldi irekia baita.

“Gu ere bertsotan” Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak elkarlanean daramaten proiektua da 2008-2009 ikasturtetik hona. Jokin Urangak zuzentzen ditu saioak eta ikuspegi pedagogiko batetik, nagusiki lau arlo lantzen dira: hizkuntza, kultura, musika eta trebetasun pertsonal eta sozialak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut