Berriak Bay Trio ganbera-musika taldearen kontzertua larunbat honetan Santa Krutz komentuan

Bay Trio ganbera-musika taldearen kontzertua larunbat honetan Santa Krutz komentuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

20161106 183356

Udaberriko Musikaldiaren 26. edizioak proposamen interesgarria dakar larunbat honetarako, maiatzaren 13rako. Bay Trio  ganbera-musika taldearen kontzertua izango da Santa Krutz komentuan. Hirukotea Maria Joser Barandiaran irundarrak, Joanna Garwacka poloniarrak eta Catalin Bukataru errumaniarrak osatzen dute. Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko dituzte.

Kontzertua 18:30ean izango da eta nahi duenarentzat autobus zerbitzua jarriko da. 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaletik, Consum-Eroski aurreko geltokitik.

Lehenengo zatian Johannes Brahmsen lau mugimendutako “Trio op.40” eskainiko dute, tronpa, biolina eta pianorako idatzia. Bigarrenean, Astor Piazzollaren “Buenosairestar lau geltokiak” joko dute ikuslegoaren gozamenerako, 1965 eta 1970 bitartean idatzitako lau konposizio.

Nay Triok ibilbide eta eskarmentu luze eta aberatseko kideak batu ditu. Ganbera musika zabaltzea dute helburu.

María José Barandiaran

Nazioarteko ibilbide handia garatu du BdB piano bikotearekin, eta kontzertuak eman ditu Europan, Estatu Batuetan, Asian eta Latinoamerikan. Bakarlari gisa ondorengo orkestrekin eman ditu kontzertuak: Bilbokoa, Leóngoa, Panamakoa, Kolonbiakoa, Mexikoko estatukoa, Simón Bolívar, Bogotáko filarmonikoa, Calika eta Mexiko hirikoa, Lituaniakoa, Manehimgoa eta Coahuilakoa. Maixu hauen batutapean: Mena, Amigo, Temes, Sondeckis, Colomer, Dury, Ledezma, Shade, Areán, Bátiz, Golka eta Amadio.

Joanna Garwacka

Bakarlari ibilbide luzea du Poloniako a.Rubinstein Orkestra Filarmonikoarekin eta Lisboako Nova Filarmonikoarekin. Orkestra sinfoniko hauekin egin du lan: Euskadikoa, Bilbokoa, Galiziakoa, Madrilgo Carlos III, Galiziako Errege Filarmonia, Suitzako Sinfonia Helvetiarra, Iruñako Pablo Sarasate, Frankfurteko kamera orkestra eta Israelgo Filarmonia, Lorin Maazelen batutapean. Horietako askorekin bakarlari gisa eman ditu kontzertuak. “Lodz Haize Boskotea”, “Alize”, “Indalo” edota “Serenata Laukotea” taldeetako kide da.

Catalin Bucataru

Hamar urterekin debutatu ondoren, nazio eta nazioarte mailako ibilbide bikain bat hasi zuen, eta kontzertuak eman Errumanian, Frantzian, Italian, Erresuma Batuan, Marokon eta Estatu Batuetan. Kamera jarduera zabala garatu du “Indigo”, “”Cadem” eta “Gala” laukoteekin, “Neofusión” boskotearekin, Asier Polo biolontxeloarekin eta Patxi Aizpiri eta Gustavo Díaz piano-joleekin. “Cum Laude”, “Conductus Ensemble” edota “Camerata Cambrensis” taldeetako kide da. 1992an Euskadiko Orkestra Sinfonikoan sartu zen eta 2001etik biolin irakaslea da Musikenen. Estatu Batuetan irakaskuntzan lan handia egin du eta maiz gonbidatzen du New Jerseyko Unibertsitateak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut