Berriak “Controversial Topics”: solasaldia ingelesez Gaztanenea Formakuntza Zentroan

“Controversial Topics”: solasaldia ingelesez Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hizlaria2Gaztanenea Formakuntza Zentroak aurrera darama jardueren egitaraua. Bereziki ingelesa ikasten ari direnei zuzendua. Ahozko adierazpenean trebatzeko aste honetako proposamena da solasaldia ingelesez “Controversial Topics” izenburupean. Bolo bolo dabiltzan gaiez hitz egingo da. Ostiral honetan izango da solasaldia Ellie de Carle irakasle natiboak zuzenduta. Maiatzaren 12an, 19:00etan, Gaztanenea Formakuntza Zentroan.

“Vera Drake” filmaren proiekzioa

Egun berean, ostiral honetan alegia, 11:00etan, “Vera Drake” filma proiektatuko da jatorrizko hizkuntzan. 2004an Erresuma Batuan egina, Vera Drake senarrarekin eta seme-alabekin bizi den emakume umil bat da. Garbitzailea da bera eta mekanikaria, gizona. Dirurik ez duten arren, familia batua eta zoriontsua da. Baina Verak sekretu bat du: gaztetxoei abortuak praktikatzen laguntzen die, legez kanpo dagoen aktibitatea.

Jarduera biak doakoak dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut