Berriak Santa Krutzeko bisitarekin berriro martxan Ezkutuko Altxorrak, larunbat honetatik aurrera

Santa Krutzeko bisitarekin berriro martxan Ezkutuko Altxorrak, larunbat honetatik aurrera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

egitaraua altxorrak Berriro martxan da bisita gidatuen Ignaziotar Lurraldeko Ezkutuko Altxorrak programa. Larunbat honetan hasi eta abendura arte luzatuko da egitaraua, Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako harribitxiak ezagutzeko proposamena luzatuz.

Azkoitian, maiatzaren 13an, larunbat honetan, izango da lehenengo bisita gidatua. “Artea eta musika Santa Krutzeko monastegian” izenburupean, Santa Kutzen izango da hitzordua arratsaldeko 17:00etan.

Hurrengo hilabeteetako bisitak Ilustrazioa edota Azkoitiko Inaziotar guneak ezagutzeko izango dira, ekainaren 11n eta irailaren 9an, hurrenez hurren.

Urriaren 14an, Amabirijinaren Jsokundearen Parrokia emango da ezagutzera bisitan eta organo kontzertuaz gozatu ahalko dute bertaratzen direnek.

Abenduan bisitak errepikatu egingo dira.

Ignaziotar Lurraldearen Ezkutuko Altxorrak hiru bailaretako garapen agentziek kudeatzen dute, Debagoieneko Mankomunitateak, Uggasak eta Iraurgi Berritzenek.

Bisita gidatuetan parte hartzeko, Loiolako Turismo Bulegoan eman behar da izena 943 15 18 78 telefonora deituta edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era  idatzita. Bisita gidatuetako sarrera 3 euro kostako da.

Deskargatu egitaraua PDFan

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut