Berriak Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik gazteentzat

Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik gazteentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak zabalik du etxearen alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Eskariak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 20an amaituko da.

Helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua partzialki ordaintzen laguntzea. Horretarako, etxea errentan hartuta izan behar da edo alokairu kontratua indarrean izan datorren uztailaren 20rako. Laguntza emateko epea hamabi hilabetekoa izango da.

Udalak guztira deialdi honetan 70.000 euro bideratuko ditu laguntzetara, 2017ko aurrekontuetan aurreikusi bezala. Iaz guztira 26 eskaera aurkeztu ziren eta 25 izan ziren onartuak. 64.430,25 euro bideratu ziren laguntzetara.

Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan ahal izango dira onuradun, baldin eta alokairu-kontratua denek sinatzen badute banan-banan.Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea dela ulertuko da, eta kontratuaren sinatzaileen artean proportzionalki banatuko da laguntza.

Deialdi hau 2017ko maiatzaren 2ko 82 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan argitaratutako ordenantzak arautzen du eta horren arabera banatuko dira laguntzak.

2017ko deialdia

2017ko ordenantza

Eranskinak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut