Berriak “Artxipielagoa” ikuskizunarekin irekiko da 26. Udaberriko Musikaldia larunbatean

“Artxipielagoa” ikuskizunarekin irekiko da 26. Udaberriko Musikaldia larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

egaña vazquez

“Duela zortzi bat hilabete elkar ezagutzen genuen diziplina ezberdinetako artistak elkartu ginen zer egin genezakeen pentsatzen jartzeko eta horren emaitza da “Artxipielagoa”, dio Andoni Egaña bertsolariak. Berarekin batera, Ainhoa Garmedia sopranoak, Pello Ramirez biolontxelo joleak, Garikoitz Mendizabal txistulariak eta German Ormazabal pianistak hartzen dute parte ikuskizunean.

Gaur Andoni Egañak eta Sonia Vázquez Kultura zinegotziak 26. Udaberriko Musikaldiaren inguruko zertzeladak eman dituzte prentsaurrekoan. “Urtez urte punta-puntako egitaraua osatzen saiatzen gara eta aurtengoa ez da makala” esan du Vázquezek. Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean antolatzen du zikloa.

Larunbat honetan, maiatzaren 6an, aurkeztuko da “Artxipielagoa” Santa Kutz komentuan eta maiatzeko larunbat guztietan eskainiko dira kontzertuak arratsaldeko 18:30ean.

“Artxipielagoa” bigarrenez eskainiko dute partaideek. Apirilaren 28an estreinatu zuten ikuskizuna Iruñeko Baluarten eta Azkoitira ekarriko dute larunbatean Estreinaldiak pozik utzi zituen taldekideak. “Asko disfrutatu genuen. Egindako lanarekin konforme eta pozik jendearen erantzunarekin zeren berehala hasi ziren kantuan”.

“Artxipielagoa da elkarrengandik bereizita baina hurbil dauden irlen multzoa. Bereizten dituenak batzen ditu: itsasoak”. Artista bakoitza irla bat da baina beste irlak zer egiten duen jakiteko jakin-mina du eta horixe da egiten dugun bidaia”, dio Egañak.

IMG 1465

Ikuskizunak, Egañaren esanetan, bi zati nagusi ditu. “Lehenengoa, gure usadio, ondare tradizionaleko,  abestiek osatzen dute. XIX. Mendekoak eta bukaeran beste 6-7 bat kantu eskaintzen dira baina ez hain zaharrak, duela 40-45 urtetik honakoak. Gure helburua da azken hauek publikoak ere kantatzea”. Halaber, irudiz ere laguntzen dute ikuskizuna.

Emanaldia narrazio, abesti, bertsolaritza, musika eta bideo-proiekzio uztarketa bat da.

Bere partaidetzari buruz “eta zer pintatzen du bertsolari batek hemen?” galdetzen du Egañak. “Ba, ni naiz aurkezlea eta inperfekzioaren apologia egiten saiatu naiz. Ikusi dut zenbat entseatzen duten, ze onak diren eta ikusten nuen inperfekzio puntu bat falta zela eta puntu hori jartzen dut nik. Zeren dena hain perfektua baldin bada, zaila da publikoa abesten hastea ere”.

Egitaraua

azalaMaiatzaren 13an, BAY Trio taldeak Brahms eta Piazzollaren obrak interpretatuko ditu. Maria JoseBarandiaran irundarrak, Joanna Garwacka poloniarrak eta Catalin Bucataru errumaniarrak osatzen du hirukotea. Eskarmentu handikoak hirurak ere. Pianoa, biolina eta tronpa entzunaraziko dituzte.

Maiatzaren 20an, Donostiako Orfeoi Txikia eta Kataluniako orfeoiaren haur abesbatza etorriko dira Azkoitira. Iaz Donostiako Orfeoia izan zen gonbidatu eta aurten haurren txanda izango da.

Bukatzeko, 27an, MUSBIKA talde instrumentala izango dugu. Estilo ezberdinetako ganbera musika zabaltzeko asmoarekin sortu zen taldea 2016an eta etorkizun oparoa dute.

Autobusa Santa Kutzeko komentura joateko

Kontzertuak  maiatzeko lau larunbatetan dira Santa Kutz Komentuan arratsaldeko 18:30ean. Nahi duen orok autobusa izango du komentura joateko. Julio Urkixo kaleko geltokitik, Eroski txkiaren aurretik, 18:00etan aterako da autobusa.

Informazio gehiago liburuxkan

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut