Berriak Ekain Txou pailazoaren emanaldia “hemengo haurren irribarrea Afrikaraino zabal dadin”

Ekain Txou pailazoaren emanaldia “hemengo haurren irribarrea Afrikaraino zabal dadin”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

kartela Datorren igandean, maiatzaren 7an, Ekain Txou pailazoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Baztartxo Antzokian. Emanaldiak, gainera, helburu solidarioa du. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbidea eta Komunikazioa graduko ikasle talde batek antolatu du saioa, Amigos Solidarios elkartearekin batera, eta Azkoitiko Udalaren laguntzarekin “hemengo haurren irribarrea Afrikaraino zabal dadin”.

“Proiektuaren helburua Afrikako hainbat herrialdetako biztanleei oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da, batez ere, haurrei, emakumeei eta behar bereziak dituztenei. Helburu hori lortzeko elkartearen lehentasuna bertako baliabide eta materialak erabiltzea da. Modu horretan bertako ekonomia sustatzea lor daiteke, komunitate osoaren mesederako”, diote antolatzaileek. “Gure erronka –gaineratu dute- aurrekonturik gabe pertsona horientzat ahalik eta laguntza gehien lortzea da”.

Hitzordua maiatzaren 7an da, arratsaldeko 17:00etan, Baztartxo Antzokian. Helduen sarrerak 5 euro balioko ditu eta haurrenak 4 euro. Sarrerak ikuskizun aurretik eskuratu ahalko dira leihatilan bertan. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut