Berriak Kirmen Uribe idazlearekin solasaldia

Kirmen Uribe idazlearekin solasaldia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

MEMORIA HISTORIKOA diptikoa 2 Bihar, maiatzak 4, Kirmen Uribe idazle ondarroarra Azkoitian, Elkargunean, izango da 18:30ean. Berriki kaleratu du “Elkarrekin esnatzeko ordua”, Espainiako Narratiba Saria eta euskarazko bertsioan Kritika Saria jaso dituen nobela. Argitalpena abiapuntutzat hartuta solasean arituko da bertaratzen direnekin, memoria historikoa berreskuratze aldera. Izan ere, saioa Azkoitian Gerra Zibilean kanporatuak izan ziren emakumeak oroitzeko antolaturiko egitarau barruan sartzen da.

Uriberen liburuan Karmele Urrestiren historia kontatzen du. Gerrak jaioterrian, Ondarroan, harrapatzen du eta herritarrak erbestera ihes egiten duten bitartean, berak herrian geratzea erabakitzen du zaurituak zaintzeko eta espetxeratutako aita askatzeko.

Xabier Euzkitze arituko da aurkezle lanetan.

Udalak herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut