Berriak Ander Lipus: “Francoren bilobari gutuna frankismoak utzitako zauri eta minen kontakizuna da”

Ander Lipus: “Francoren bilobari gutuna frankismoak utzitako zauri eta minen kontakizuna da”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1443

Erika Olaizola, Ander Lipus eta Sonia Vázquez.

“Francoren bilobari gutuna” antzezlana frankismoak utzitako “min eta zaurien inguruko istorio ezberdinen” kontakizuna da. “Nazismoak izan du auzia bat baina frankismoak ez, eta nolabait horretarako baliatu gara obra honetaz”, dio Ander Lipus aktoreak. Larunbatean, maiatzaren 6an, 22:00etan, Baztartxo Antzokian taularatuko dute Artedramak, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiek elkarlanean egindako obra.

Erika Olaizola eta Ander Lipus aktoreek, Sonia Vázquez Kultura zinegotziarekin batera, prentsaurrekoa eman dute Azkoitian jendea antzezlana ikustera animatuz. Urrian estreinatu zuten obra eta ordutik berrogeita hamar emanalditik gora eskaini dituzte, “emaitza onarekin” eta bost geratzen zaizkie bukaera emateko. Ekainean izango dira azken emanaldiak.

Hau ez da hiru konpainiak antzezlan bat taularatzeko elkartu diren lehen aldia. Aurretik “Errautsak” eta “Hamlet” egin dituzte batera. Hirugarren honekin –“Francoren bilobari gutuna”- Donostia saria irabazi dute Ximun Fuchsen zuzendaritzapean.

Ospitale prekario batean gertatzen da istorioa, Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi duten istorioa, hain zuzen. Lipusen hitzetan, abiapuntua Günther Anders filosofo judu alemanak Eichmannen seme-alabei idatzitako gutuna izan zen”. Eichmann judutarrak kontzentrazio-esparruetara bidaltzen zituen hiltzera “eta Güntherrek Andersek seme alabei esan zien gutun bidez bazekiela aitak ez zirela aitak egindakoen erantzule baina ondo legokeela nazismoaren kontra borrokatzea”. Bestetik, “pentsatzen genuen nazismoak izan duela auzi bat baina frankismoak ez. Guk ez dugu zauri hori ixteko edo hori buruz hitz egiteko aukerarik izan eta hori azaleratzeko obra honetaz baliatu gara”.

Hori bai, tragedia eta umorea uztartzen dira “zeren ospitale horretan denetarik dago. Bizitza eta heriotza”. Istorioak harilkatzeko Iñaki eta Joxeanen arteko harremana erabili dute. “Iñaki leucemia duen 10 urteko mutikoa da eta Joxeanek kontatzen dio nor zen Franco. Lagun onak egiten dira eta harreman polita sortzen da beren artean”. “Obrak badu indarra eta poetikotasuna”.

Erika Olaizola aktore azpeitiarrarentzat “opari politt bat” izan omen da antzezlanean parte hartzea. “Ikasle bezala ezagutu nuen Lipus eta pertsonalki opari eder bat izan da. Asko aportatu dit eta Euskal Herriko antzoki asko ezagutzeko aukera eman dit gainera”. Guztira zazpi aktorek hartzen dute parte.

Francoren Bilobari gutuna ArteDramaPTDPDejabu Argazkia 1

Francoren Bilobari gutuna ArteDramaPTDPDejabu Argazkia 3 guillaume meziat 3

Francoren Bilobari gutuna ArteDramaPTDPDejabu Argazkia 3 guillaume meziat 2

Francoren Bilobari gutuna ArteDramaPTDPDejabu Argazkia 3guillaume meziat 4

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut