Berriak Iraurgi Berritzenek Lanzituz programaren 3. edizioa abiatu du ekintzaileentzat

Iraurgi Berritzenek Lanzituz programaren 3. edizioa abiatu du ekintzaileentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

1

Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren hirugarren edizioa jarri du martxan. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dira eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.

Maiatzean hasiko den ikastaroak, hiru asteko iraupena izango du eta 9:30etik 13:30era izango da. Formakuntza batik bat langabetuei bideratuta egongo da. Maiatzak 2an Azkoitiko Intsausti Jauregian ikastaroaren aurkezpena egingo da.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantzatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut