Berriak Apirilaren 28ko udal osoaren ohiko bilkurarako gai zerrenda

Apirilaren 28ko udal osoaren ohiko bilkurarako gai zerrenda

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Apirileko udal osoaren ohiko bilkura bihar izango da, apirilak 28, arratsaldeko 17:45ean. Hona gai zerrenda:

1.-Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.

2.- Ikuskizun publikoak, noizbehinkako aisialdi jarduerak eta aisialdi erabileren zein egoitza izaerako erabileren arteko bizikidetza arautzen dituen Ordenantzaren hasierako onespena.

3.- Azkoitiko Udalaren eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. (VISESA) Sozietate Publikoaren arteko Konpromiso Akordioaren onespena, Kale Nagusia 80ko eraikina birgaitzeko eta babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.

4.- Kreditu transferentzia bidez kredituak aldatzeko 2 zenbakiko espedientearen onespena.

5.- Azkoitia Lantzenen 2017-2020 Bideragarritasun Planaren onespena.

6.- Tokiko Poliziaren oinarrizko eskalako bitarteko agenteentzako lan-poltsa sortzeko, polizia eta larrialdietako Euskal Akademiaren eta Azkoitiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmenaren aldaketaren onespena.

7.- Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak bultzatutako “Euskadi Lagunkoia” programan atxikitzeko onespena.

8.- EAJ-PNV, EH Bildu eta Azkoitia Bai udal taldeek aurkeztutako Gure Esku dago egitasmoari buruko mozioa.

9.- 2016ko Aurrekontuaren Likidazioaren berri ematea.

10.- Behin betiko onespenen berri ematea.

11.- Aurrekontuari buruzko informazioa.

12.- Galde-erreguak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut