Berriak Xabier Munibe Haurreskolan maiatzaren 2an zabalduko dute matrikula epea

Xabier Munibe Haurreskolan maiatzaren 2an zabalduko dute matrikula epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Matrikulazio kartela

Xabier Munibe Haurreskolan irailetik aurrera hasi nahi duten haurrek, maiatzean egin beharko dute matrikula. Edonola ere, aurtengo ikasturtea amaitu bitartean ere haurra matrikula daiteke.

Matrikula epea, maiatzaren 2tik 12ra (biak barne) izango da. Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta ikasturtea hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.

Matrikulazio inprimakiak jasotzeko edo informazioa osatzeko, interesa dutenek ateak zabalik dituzte haurreskolan, Auzmendi bidean. Bestela, 943 08 07 37 telefonora deitu harremanetan jartzeko. 

Hezkuntza eskaintza:

Azkoitiko “Xabier Munibe” haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Bakoitzak  2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:30 arte zabalik egoten da eta bertan bazkaltzeko bi aukera daude: etxetik termo bidez eramatea edo katering zerbitzua erabiltzea.

“Gure haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa, e.a. Material aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dugu. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da”, diote arduradunek.

otsaila 004

otsaila 008

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut