Berriak Umeen danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik larunbatean

Umeen danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik larunbatean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1265

Ia dena prest dute danbor-joleek larunbatean, etzi, Azkoitiko kaleetan danborrak astintzeko. 5 eta 12 urte bitarteko haurren sei konpainia aterako dira. Danborrada 17:30ean irtengo da Balda Plazatik baina danbor-joleak ordu erdi lehenago, hau da, 17:00etan bilduko dira bertan.

Aurten abarketariek hartuko dute protagonismoa, horixe baita karrozaren gaia. Gainera bi taldek estreinatuko dituzte arropak. Batak Ane Larrañagak diseinatutako abarketari jantziak eramango ditu eta besteak, Umore Ona elkartearen jantziak.

Umore Ona elkarteak antolatzen du danborrada Udalaren laguntzarekin. Aurten, ordea, laguntzaileak gehitu zaizkio, Txintxarri taldea eta Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ordezkariak, hain zuzen.

Ibilbidea

Balda plaza – Santa Klara – Trino Uria (Pakea aldetik) – Julio Urkixo etorbidea – Balda Plaza – Plaza Berri – Kale Nagusia – Herriko Plaza – Umore Ona elkartea – Kale Nagusia – Aingeru kalea – frontoia.

Musika

Ondorengo piezak joko dira danborradan:

Kaleetan: “Gazteak”, “Baleo”, “Hau da hau”, “Xoxote.

Balda Plazan, Udal Musika Bandarekin: “Idiarena”, “Deba”, “Diana”.

Herriko Plazan, Udal Musika Bandarekin: “Umore Ona”, “Diana”, “Deba”, “Xoxote”, “San Sebastian”

Umore Onan, Udal Musika Bandarekin:”Umore Ona”

Olaberri parean: “Xoxote”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut