Berriak Gazte Zerbitzu Bulegoak Gazte Informazioaren Europako Egunarekin bat egingo du

Gazte Zerbitzu Bulegoak Gazte Informazioaren Europako Egunarekin bat egingo du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

gib Gazte Zerbitzuak apirilaren 17an ospatuko den Gazte Informazioaren Europako Egunarekin bat egingo du. Gazteentzako Informazio eta Aholkularitzarako Europako Agentziak (ERYICA) sortutako ekimena da eta Europa osoan Gazteentzako Informazio Zerbitzuak ezagutzera ematea da helburua.

Azkoitiko Gazteentzako Zerbitzu Bulegoak aukera hau aprobetxatu nahi du gazteen eskura dituen zerbitzu eta produktuak ezagutzera emateko. Horrela, www.gazteriazkoitia.eus webgunean enplegua, aisia, ikastaroak, bekak, etxebizitza, deialdiak eta beste gai interesgarri batzuei buruzko informazioa aurkitu ahal izango da.

Era berean, www.gipuzkoangazte.info  Gipuzkoako Gazte Informazio Sarearen webgunean ere behar duzun informazio guztia aurki daiteke.

Webguneaz gain, era zuzen batean informazioa jasotzeko hainbat baliabide daude:

  • Herri mailako eta inguruko berriak, lana, festak, bekak, ekintzak, e.a.
  • Sare sozialak: facebook, twitter, instagram, flickr eta youtube, eguneko berriak eta eginiko ekintzak.
  • Aldizkari elektronikoa

Oporretako planak egiten bazabiltza, adi hurrengo deialdi eta ekimenei:

BIDAIATEKA

Oporraldiak prestatzeko informazioa: planoak, foiletoak, gidak, alojamendua… eta giden mailegatzeko aukera.

TXARTELAK

Nazioarteko txartelak egiten dira: aterpetxe txartelak, ikasle txartelak eta irakasle txartelak.

ATZERRIA

Hizkuntzak ikastera, lanera edo ikastera joan nahi dutenek, bulegoan aurkitu ditzake irteera prestatzeko jakin beharrekoak.

UDABIZI

Udako kanpaldiak, auzolandegiak, udalekuak, brigadak,… eta baita hauetan begirale gisa lan egiteko deialdiak ere: http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/udabizi 

Informazio panelak

Horrela, apirilak 17aren bueltan, Elkarguneako sarreran izango dira egun hauetan Gazte Zerbitzu Bulegoan topa daitekeen informazioaren eta zerbitzuen berri ematen duten panelak. Horrez gain, gogoratu zerbitzua irekita egongo dela apirilaren 24tik aurrera, 16:30etik 20:00etara eta ostiraletan goizeko 9:30etik 12:00etara.

AKOITIKO GAZTE ZERBITZU BULEGOA

Aita Madinabeitia z/g. Elkargunea eraikina. 943 026 027 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut