Berriak Gaurtik zabalik da Txertatu Merkatuan programan izena emateko epea

Gaurtik zabalik da Txertatu Merkatuan programan izena emateko epea

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

txertatu merkatuan2

Maiatza aldera, Iraurgi Berritzenek Txertatu Merkatuan programaren 2. edizioa jarriko du martxan. Oinarrizko prestakuntza-maila duten eta langabezi egoeran dauden 17-30 adin tarteko gazteei zuzendutako proiektua da. Bertan izena emateko epea gaur, apirilak 7an, ireki da. Horretarako, interesatuek Sandra Fernandez-ekin jarri beharko dute  harremanetan Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu emailera idatzita edo 943851100 telefono zenbakira deituta.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboan kokatzen da proiektua, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 91.89an, Garapen elkartearen eta eskualde-garapeneko 19 agentziaren parte-hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin. Proiektu hau, Urola Erdian, Iraurgi Berritzenek kudeatuko du.

Txertatu Merkatuan proiektua nori zuzenduta dago?

  • 16 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei.
    Langabezian dauden pertsonentzat eta azkenengo hilabetean laneko kontratu bat izan ez dutenentzat.
    Oinarrizko ikasketak dituztenak.

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua da pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Txertatu Merkatuan programak parte-hartzaileen profil eta premiei egokitutako ibilbidea proposatzen du eta honako bi fase garatzen ditu:

1. FASEA: EGOKITU; eguneroko jakintzetatik abiatuta, lan-profil bat eraikitzea.

Langabezian dauden eta esperientziarik ez duten pertsonen ezkutuko gaitasunak eta lan-trebetasunak identifikatu eta balioztatu nahi dira, enpresek erabiltzen duten lan-hizkuntzara egokitzeko.

2. FASEA: TREBATU; lan-errealitatea ezagutzeko lehen pausoa

  • Gaitasun teknikoetan prestatzeko tailerrak + praktikak eskualdeko enpresetan

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut