Berriak Udalak eta Ur Kontsortzioak ez daukate zerikusirik ur iragazkiak eskaintzen ari den enpresarekin

Udalak eta Ur Kontsortzioak ez daukate zerikusirik ur iragazkiak eskaintzen ari den enpresarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak eta Ur Kontsortzioak argitu nahi dute ez daukatela inolako zerikusirik egun hauetan Azkoitiko etxebizitzetan ur iragazkiak eskaintzen ari den enpresarekin. Izan ere, herritarren artean iruzurraren susmoa piztu da etxez etxe egiten ari diren bisiten ondorioz. Enpresak telefonoz hitzordua eskatu eta behin etxean, ura ustez hobetzeko iragazkiak eskaintzen ditu.

Udalak eta Kontsortzioak argitu nahi dute ez daukatela zerikusirik horrelako bisitekin eta arretaz jokatzeko aholkatzen dute. “Garrantzitsua da jakitea, Azkoitiko uraren kalitatea oso ona dela. Ez dago zalantzarik horretan. Kontsumitzen den produktua denez, Osakidetzak eta Gipuzkoako Urak-ek egiten dituzte kontrolak eta ziurta dezakegu parametro guztiak betetzen dituela”, dio Ur Kontsortzioaren Azkoitiko arduradun Mikel Zubizarretak.

 “Azkoitiko urak ez du inolako iragazkirik behar. Iragazkiak jartzen dira tratatu gabeko ura denean edota karea edo beste elementu fisiko edo kimiko altua duten kasuetan. Horrelako ezer ez da Azkoitian gertatzen. Ez dago uraren kalitateaz arduratzeko arrazoirik”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut