Berriak Urola Erdiko ikasleek tailer pilotuetan egindako prototipo zientifiko-teknologikoak aurkeztuko dituzte bihar, "Bizilabe" azokan

Urola Erdiko ikasleek tailer pilotuetan egindako prototipo zientifiko-teknologikoak aurkeztuko dituzte bihar, "Bizilabe" azokan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

    • IMG 20170329 103127 Iraurgi Berritzenek eta Elhuyar Fundazioak eskualdean zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzeko hainbat ekintza pilotu jarri dituzte martxan. Azken asteetan DBhko irakasleei zientzia eta teknologia irakasteko oinarri metodologikoen inguruko prestakuntza eskaintzeaz gain, ikasleekin hainbat tailer egin dira eta landutako ekintzen emaitza bihar Azkoitiko plazan ikusiko da "Bizilabe" azokan. Bertan, eskualdeetako ikastetxeetako gazteek landutako prototipoak erakutsiko dira, besteak beste, mikrobiologia, elektronika, eta prototipazioa. alorretakoak. Horrez gain, esperimentuak egin dituzte polimeroen edo nanoteknologiaren eremuan.

Ikasberri, Iraurgi, Urola eta Xabier Munibe ikastetxeetako ehun gaztek baino gehiagok eskaini diren tailerretan garatutako prototipo zientifiko-teknologiko aurreratuak aurkeztuko dituzte bihar Azkoitiko plaza nagusian. Prototipo hauek bost tailerretan egindako taldekako lanari esker sortu dira, eskualdeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen gaitasuna eta prestakuntza hobetze aldera egin direnak.

Azken asteetan garatu diren ekimen ezberdinen emaitza da egitasmoa. Iraurgi Berritzenek zuzendu du, Elhuyarren gidaritza teknikoarekin. Proiektuak izaera esperimentala du eta eskualdeko udalek nahiz garapen eta berrikuntza agentziak datozen ikastureteetan lan lerro hau garatzen jarraitzea aurreikusten da.

Azokan ikusi ahalko diren prototipoen artean, mikrobiologiaren alorrean egindakoak nabarmendu behar dira, non mikroorganismoak identifikatzeko Petri-ren kaxak garatu dituzten. “Prototipatzean murgiltzen” tailerrean fabrikatutako produktuen prototipoak ere ikusgai egongo dira. Frutekin egindako pianoak eta jokoak ere bai. Gauza txikienen mundura ere hurbildu dira "Nanogauzak" tailerrean. Eta, azkenik, “Litxarreriak eta margoak, testurak eta koloreak; horiek bai nahasteak” tailerrean, polimeroen kimikarekin jardun dute.

Izaera esperimentala duen proiektua

Proiektuak, Iraurgi Berritzenen sarearen baitan identifikatutako beharrei erantzuna ematea du helburu. Hain zuzen ere, eragile-sarean, ikastetxe, udal nahiz enpresek hauteman dute eskualdean zientzia- eta teknologia-gaitasunak lantzeko beharra, eta, testuinguru horretan, eskualde ikuspegitik, ezinbestekotzat jo da hezkuntzan zientzia eta teknologia gaitasunak sustatzea.

Zentzu horretan, eta Elhuyar Zientzia Hezkuntza Arloaren estrategiarekin bat eginez, BIZILABE izendatu den ekimenaren lanketan dihardute eskualdeko hainbat eragilek; haien artean hausnarketa sustatzeaz gain, ekintza praktikoen garapena hartzen du beregain ekimenak.

Besteak beste, 2017ko martxoan, bi ekimen nagusi garatu dira. Batetik, eskualdeko ikastetxeetan, DBH eta Batxiler mailan zientzia eta teknologia alorrei lotutako irakasgaiak eskaintzen dituzten irakasleei, bi goizeko prestakuntza mintegia eskaini zaie. Bertan, oinarri metodologikoak ezagutzeaz gain esperientzia nahiz proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.

Bestetik, berriz, DBH mailako gazteei zientzia eta teknologia alorrari lotutako tailer esperimentalak eskaini zaizkie, bertan Urola Erdiko ikastetxe guztiek hartu dutelarik parte. Tailerretan gazteek jasotako ezagutzak BIZILABE deitu den Azokan erakutsi dira, komunitate osoarekin partekatuz jaso dituzten bizipenak.

Proiektuak, epe luzera jarraipena izan nahi du eta eskualdeko eragile ezberdinen elkarlana oinarri hartuta, eskualdean zientzia eta teknologia sustatzen jarraitzea nahi da.

Azokaren programa

  • Bihar, 17.00etan ikasleei harrera eta udal ordezkariekin argazkia plazan
  • 17.30-19.00etara, ikasleen aurkezpenak

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut