Berriak Aurtengo umeen danborradako nobedadeak aurkeztu dituzte

Aurtengo umeen danborradako nobedadeak aurkeztu dituzte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0476

Aurtengo umeen danborradako entseguak hastearekin batera, arduradunek atzo aurkeztu zituzten aurtengo nobedade nagusiak, Sonia Vazquez zinegotziarekin batera. Aurten bi konpainik estreinatuko dituzte jantziak. Bata abarketariz joango da. Ane Larrañaga diseinatzaileak diseinatu ditu jantziak, iaz Zalduntxoenekin egin zuen moduan. Bigarren konpainiak, berriz, Umore Ona elkartearen jantziak eramango ditu. Azken jantzi hau helduen danborradan erabiltzen da baina orain arte umeenean ez.

Beste berrikuntza antolakuntza aldetik dator. Umore Ona elkarteak antolatu ohi du danborrada Udalaren laguntzarekin. Laguntzaileak, ordea, gehitzen joan dira eta aurten konpainia bakoitzak arduradun bat du izendatuta. Antolatzaileei Txintxarri taldea eta Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga ikastetxeko ordezkariak batu zaizkie.

Hamar abesti joko dituzte danbor joleek eta ibilbidea iazko berdina izango da. Sei konpainitan banatuta 5 eta 12 urte bitarteko 250 umetik gora izango dira parte hartuko dutenak guztira. Apirilaren 22an izango da. Eguraldi txarra egingo balu berriz igandera atzeratuko litzateke. 

jantziak 1

Aurten estreinatuko dituzten abarketari jantzi berriak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut