Berriak Xabier Munibe Ikastolako ikasleak bisitan udaletxean

Xabier Munibe Ikastolako ikasleak bisitan udaletxean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0342

Xabier Munibe Ikastolako LH3ko ikasleak udaletxean izan dira bisitan. Javier Zubizarreta alkateak eta Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik egin diete harrera. Udalbatzaren osoko bilkura aretoan eman diote hasiera ibilbideari. Bertan, alkateak azaldu die udalbatza herritarren aukeraketaren arabera osatzen dela eta zeintzuk diren udal kudeaketaren ardura nagusiak. Haurrek galderak egiteko aukera ere izan dute alkatearen bulegoan sartu eta poltsikoak gozokiz bete aurretik. Izan ere, bulegoko bilera mahai handia karameluz beteta aurkitu dute ikasleek haien gozamenerako.

Besteak beste, kontu-hartzailetza, kultura edota hirigintza sailetara ere sartu-irtena egiteko aukera izan dute gaztetxoek, Udalaren zeregina hurbiletik ezagutuz.

Euretakoren bat etorkizunean Azkoitiko alkate izateko probabilitateaz ere jabetu dira. “Neuk ere ez nuen sekula pentsatu alkate izango nintzenik eta ikusten nauzue”, esan die Zubizarretak.

Bi taldetan banatuta, ehun ikasle inguru bertaratu dira.  

IMG 0304

IMG 0294

IMG 0327

IMG 0351

IMG 0355

IMG 0371

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut