Berriak Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako, “eliteko proba herrikoienerako” 650 lagunek eman dute izena dagoeneko

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako, “eliteko proba herrikoienerako” 650 lagunek eman dute izena dagoeneko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0226

Iaz garai honetan baino ehun lagun gehiagok  eman dute izena dagoeneko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdirako. 650 korrikalarik osatzen dute zerrenda momentuz. Beste 136 lagunek lasterketa motza egingo dute. Gaur egin dute antolatzaileek aurkezpen ofiziala azken xehetasunak ezagutzera emateko Agustin Jimenez buru dela. Mahaikide  izan ditu   Azpeitiko eta Azkoitiko udaletako, Foru Aldundiko eta BBVA-ko ordezkariak, Diego García zenaren arreba Carmenekin batera.

Angel Martín kirol zinegotziak antolatzaile taldearen lana azpimarratu eta eskertu du. “Aparteko lana egiten du Agustin Jimenezek eta bere taldeak bai ibilbide egunean eta bai aurreko antolakuntzan”.

Aurtengoa 24. edizioa da eta ibilbide aldaketarekin dator, Jimenezek definitu duen moduan “eliteko probarik herrikoiena”. “Ibilbidea zehazterakoan hiru irizpide hartu ditugu kontutan: segurtasuna, errepideak moztu beharrik ez izatea eta lineala izatea”. Aldaketarekin Azkoitia eta Azpeitia arteko errepidea, GI-631, zabalik mantenduko da eta  bakarrik “mozketa partzialak egingo dira Loiola parean”. Azkoitian industriaguneak ere kendu egin dituzte ibilbidetik. Partaideak ez dira Juinetik igaroko eta Azpeititik Azkoitira bidegorritik joango dira “.

Orokorrean ibilbidea hobetzea lortu dela uste du Jimenezek, “markak ez dakit, hori egunak, atletek eta denborek esango dute”.

Eliteko atletak

Eliteko atleten artean zortzi izendatu dituzte. Gizonezkoetan Titus Kip Jumba Mbishei, Joseph Kiprono Kiptum eta Emmanuel Bor kenyarrak eta  Ameraw Bekela Molalingn eta Elias Kibret Mola etiopiarrak. Emakumeetan, oso hirukote polita Jimenezen esanetan, Beatriz Mutai eta Leonidah Jemwetich Mosop keniarrak hauek ere eta  Bareindik datorren Desi Jisa. Estatu mailan eliteko atletak ekartzea zailagoa dela ere gaineratu du antolatzaileak. “%100ean ez baldin badaude askok nahiago dute ez etorri, ardura delako. Inork ez du pasiatzera etorri nahi eta lasterketa ofiziala izateak ba hori dauka”. Izan ere, Azkoitia Azpeitia homologatutako proba da. 

Izen-emate epea martxoaren 30ean itxiko da.

IMG 0210

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut