Berriak Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera datorren asteazkenean egingo du, martxoaren 22an

Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera datorren asteazkenean egingo du, martxoaren 22an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitia Lagunkoia ekimena indartzen ari da gero eta partaide gehiagok osatzen duten taldeari esker. Hilean behin elkartzen dira Azkoitia adineko pertsonentzat herri lagunkoiagoa bihurtzen laguntzeko. Hurrengo bilera datorren asteazkenean egingo dute, martxoaren 22an, Elkargunean (Zeharkako aretoa) arratsaldeko 18:00etan.

Azkenengo topagunean pertsona nagusiei zuzenean eragiten dien alderdien inguruko diagnostikoa egin ahal izateko, inkesta baten diseinua landu zuten. Datorren asteazkenean galdeketa nola zabaldu eta partaidetza aktiboa nola sustatu jorratuko dituzte gai gisa, herritarren proposamenak eta ekarpenak jaso eta lanean jarraitu ahal izateko.

Azkoitia Lagunkoiak herritar guztiak gonbidatzen ditu hurrengo bilerara, herri atsegin eta erosoago bat egiteko,  nagusien beharrei erantzuten dien neurriak txertatuz.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzaren proiektua da eta Osasunaren Mundu Erakundearen programa batean oinarritua dago. Matia Fundazioa arduratzen da aurrera eramateaz eta herri ezberdinetan martxan jartzeaz. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut