Berriak Euskara Plus, euskara eta lan mundua lotzen dituen programa berriro abian da

Euskara Plus, euskara eta lan mundua lotzen dituen programa berriro abian da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9974plus

Euskara Plus programaren edizio berri bat aurkeztu dute gaur goizean Nekane Larrañaga zinegotziak, Banaiz Bagara elkarteko irakasle David Fernandezek, aurreko saioetan parte hartu izan duen Muhammad Waqas Anjum pakistandarrak eta atzerriko komunitateekin harremana duen Pello Larrañagak.

Programa euskara ez dakiten guztiei zuzenduta dago eta helburua da euskarara lehenengo hurbilketa egitera animatzea ikastaro trinko baten bidez, gure hizkuntza eta lan mundua uztartuz. “Laneratzeko euskara lagungarria izatea eta euskarara hurbiltzen laguntzea” da egitasmo honek bilatzen duena, Nekane Larrañagaren esanetan, “Azkoitian bizi eta lan egiteko euskara garrantzitsua delako”.

Euskara Plus programarekin “lanerako euskara gaitasuna aktibatzen laguntzen” diete partaideei. David Fernandezen esanetan, erabiltzen den metodologia Europako sare batean oinarrituta dago ea gehien bat etorkinei bideratuta. “Baina gure egoera soziolinguistikoa ezberdina da eta horretara egokitzen gara. Askorentzat gizarteratzeko bidea lana da eta euskarak lan munduan funtzio integratzailea izatea” da xedea.

Saioak “oso praktikoak dira, esan du David Fernandezek- ikuspegi komunikatiboan oinarritzen gara, ahozko komunikazioari garrantzia handia ematen diogu”.

Iaz pertsona nagusien zaintzaren inguruko bi ikastaro eman ziren eta bat ostalaritzari buruzkoa. Bakoitzean hamar-hamabi lagunek hartu zuten parte. Haietako bat, Muhammad Waqas Anjum berriro animatu da ikastoa egitera eta bere esperientzia kontatu nahi izan du gaurko agerraldian. Euskaraz egin ditu lehenengo hitzak eta Pello Larrañagak hartu dio ondoren erreleboa. “Muhammad duela hiru urte etorri zen Azkoitira, ikastaroa egin zuen iaz baina esaten du praktikarik gabe ahaztu egiten dela ikasitakoa eta berriro animatu da. Ikusten du garrantzitsua dela euskara Azkoitian eta zaila dela ikastea ere ikusten du. Baina esaten diot  herrian baditugula adibide onak, pakistandar, nepaldar eta japoniarrak euskaraz oso ondo egiten dutenak. Nik parte hartzera animatuko nituzke denak”.

Nekane Larrañagak euskarara hurbiltzeko saiakera egin dutenei bere esker ona adierazi die eta oraindik parte hartu ez dutenak, izena ematera animatu ditu.

Aurten, etxeko lanak eta pertsona nagusien zaintza

Aurten, etxeko lanetara bideratuko da lehenengo ikastaroa. Garbiketa, sukaldaritza, ume edota helduen zaintza, e.a. landuko dituzte. Ikastaroa Urola Ikastolako instalazioetan emango da.

Ikastaroan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 15era arte. Udaletxeko harreran egin behar da.

Ikastaroa 30 ordukoa izango da eta martxoaren 20tik apirilaren 7ra izango da, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara bitartean.

Bigarren ikastaroa maiatzean izango da. Adinekoen zaintzaren ingurukoa izango da.

euskera plus

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut