Berriak Hazilan programaren bigarren edizioan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira udaletako ordezkariak

Hazilan programaren bigarren edizioan parte hartzen ari diren gazteekin bildu dira udaletako ordezkariak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

hazilan 2. edizioa

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, urtarrilean jarri zen martxan Hazilan programaren bigarren edizioa 20 gazterekin. 15ek jarraitzen dute taldean, beste bostek lana topatu dutelako bitarte honetan. Gaur, Javier Zubizarreta Iraurgi Berritzenen lehendakari eta alkatearekin batera, Azpeitiko Agustin Lizarralde zinegotzia eta Zestoako Josetxo Mendizabal alkatea gazteekin bildu dira egitasmoaren balorazioa egiteko eta haien esperientzia ezagutzeko.

Hazilan programa fase ezberdinetan garatzen da eta urtarriletik hona “Aktibatu” deritzana gauzatu dute eta orain enpresetan sei hilabeteko iraunaldia izango duten lan-praktikak egiten hastea tokatzen zaie. Iazkoa izan zen lehenengo deialdia eta Hazilan proiektuan parte hartu zuten 15 lagunetatik gaur egun 13 lanean daude.

Hazilan 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzenduta dago. Helburua da enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Bigarren edizio honetan parte hartu dutenen artean bost dira azkoitiarrak.

Udal ordezkariek langabeziak eragiten dien kezka helarazi die eta enplegu alorrean hiru herriak elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa dutela gaineratu diete. "Proiektu hauetaz gain, guk enplegu zentroa indartu dugu, gure berezitasuna emanez, lana bilatzen ari zaretenongatik gertu egon nahi dugulako", esan du Zubizarretak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut