Berriak Udalak Gaztanenea Formakuntza Zentroa eta bertako zerbitzuak aurkeztu ditu

Udalak Gaztanenea Formakuntza Zentroa eta bertako zerbitzuak aurkeztu ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

argazkia 1

Gaztaneneak irailean zabaldu zituen berriro ateak Hizkuntza Eskola Ofizialaren gela desplazatuak martxan jartzeko. Udalaren asmoa, ordea, beti izan da proiektua zabaltzea Udalak berak zerbitzu propioak eskainiz bertan. Egitasmoari izena eta irudia eman zaizkio eta gaur aurkeztu dituzte. “Gaztanenea Formakuntza Zentroa” deituko da etxea eta logotipo propioa izango du. Halaber, ekainera arte luzatuko den jarduera egitaraua ere ezagutzera eman da.

Aurkezpenean parte hartu dute Javier Zubizarreta alkateak, Marijose Arregi zinegotziak, Gaztanenean arretan lan egiten duen Joseba Peñak eta Hizkuntza Eskolako irakaslea den Eli De Carlek, jarduera batzuetan berak ere parte hartuko baitu.

Udalaren nahia hizkuntzak ikasteko erraztasunak ematea da eta horixe da proiektuarekin lortu nahi dena. Marijose Arregik esan duen moduan, beste urrats bat eman da. “Izen bat, irudi bat eta egitarau bat ditugu zuei erakusteko. Izena eta irudi korporatibo bat eman dizkiogu proiektuari identitate propio baten beharra zuelako. Gaztanenea Formakuntza Zentroa jarri diogu izena guneari, etxearen betiko izena errespetatuz eta “Formakuntza zentroa” gehitu diogu, formakuntzara zabaldu nahi ditugulako etxe honetako ateak. Formakuntza modurik zabalenean ulertuta”.

Logotipoari dagokionez, “eraikinaren hormak irudikatzen ditu eta barruan, koloretan, erabiltzaileak, herritarrak. Eraikina ez dago itxita, proiektua ikuspegi zabal eta malgu batetik ulertzen dugulako”.

Autoikaskuntza gela

Zerbitzuari dagokionez martxan dago autoikaskuntza gela. Bertan sei ordenagailu daude eta herritarrak etor daitezke euren kabuz euskera, ingelesa, frantsesa edo alemana ikastera. “Ez dugu plataforma jakin bat baina etortzen direnei webgune ezberdinen inguruko informazioa emango zaie, hoberenak aholkatuz”.

Egitaraua

Horretaz gain, ekintza ezberdinekin egitarau bat osatu da. “Jarduera guztiak ingelesa ikastera bideratuak daude, aisia eta hizkuntza lotuz. Gozatuz ikasteko bideak dira. Egia da baita ingelesera mugatu garela, ez dugulako nahi adina baliabide beste hizkuntzetara zabaltzeko baina baztertzen ez dugun helburu bat da guretzat. Pixkanaka joango gara ekimen berriak sortzen eta garatzen”.

Autoikaskuntza zerbitzuari lotuta, apirilean, Aste Santuko Pazko astea aprobetxatuz, “English for travel” ikastaroa eskainiko da, bidaiatzeko hitz eta esamoldeak ikasteko.

Bestetik, zortzi pelikula proiektatuko dira ingelesez, bertsio originalean. “The reader”, “The King’s Speech”, “Les Misérables” edo “Vera Drake”. Orokorrean gustatu daitezkeen pelikulak eta talde bat osatzen bada solasaldirako aukera emango dutenak.

Kultura ezberdinei buruzko hitzaldiak ere eskainiko dira ingelesez eta Barry Manley irlandar-euskaldun baten bakarrizketa ikuskizuna ere izango dugu maiatzean. Halaber, hainbat ostegunetan, “Chit chat bar hop” egingo da, pintxo-potearen antzeko ekimena ingelesez, alegia.

erabiltzaile txartela6Ekintzak 16 urtetik gorakoentzat izango dira eta aurrez izena eman beharko da Gaztanenea Formakuntza Zentroan. Doan izango dira denak.

Autoikaskuntza gela erabiltzeko liburutegietan erabili ohi den antzeko txartela eskatu beharko da.

Eraikinean hobekuntzak

Udalak adierazi du zerbitzua hobetzearekin batera, lanean ari dela eraikinean hobekuntzak egiteko. Momentuz, konpromisoa hartu du aurten erabiltzen den solairuan, sarrera pareakoan, komunak egiteko, orain goian baitaude.  

Deskargatu egitaraua

argazkia 2

Marijose Arregi, Javier Zubizarreta, Joseba Peña eta Eli De Carle.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut