Berriak Agurtzane Intxaurraga: “Koadernoa zuri emozioen bidaia bat da”

Agurtzane Intxaurraga: “Koadernoa zuri emozioen bidaia bat da”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

agurtzane sonia

Hika Teatroak “Koadernoa zuri” antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, martxoaren 4an, Baztartxo Antzokian, gaueko 22:00etan. Agurtzane Intxaurraga, Miren Gojenola eta Itziar Ituño aktoreek “ama kastratzaile, fededun fanatiko eta tradizioaren defendatzaile sutsua den” eta bere bi alaben istorioa taularatuko dute.

Amaren papera Agurtzane Intxaurragak egiten du. Bera da, halaber, Arantxa Iturberekin batera obraren idazlea eta baita zuzendaria ere. Gaur Azkoitian izan da antzezlana aurkezten, Sonia Vázquez Kultura zinegotziarekin batera.

Intxaurragak esan duenez, aspalditik zuen mesanotxean Lorcaren “Bernarda Albaren etxea” nobela eta bazuen Bernarda eszenaratzeko gogoa. Azkenean, Begoña eta Arrate ahizpen istorioa da “Koadernoa zuri”. Batek Afrikara egin zuen ihes eta besteak amaren ondoan eman du bizitza osoa. “Begoñak borrokaren bidea aukeratu duzen, ito egiten zen. Arratek, berriz, obedientziarena, amak esandako bideari jarraituz”. Ama hil berritan, 25 urte bananduta egon ostean, etxean bi ahizpak elkartzen dira berriro. “Obra emozioen bidaia bat da”, Intxaurragaren hitzetan. “Begoñak bere bizitza besarkatu du, bizitzen ikasi du Afrikan. Baina hura ikustean Arrateri bizitako guztia eraitsiko zaio eta eszenatokian bertan bidaia emozionala egiten du eta amaren zilbor-hestea hautsi beharko du, bera izan, eta ez amaren itzala”. 

Idazle eta zuzendariak dioenez, “eszenaratze poetikoa da baina umorea ere” sartu dute. Alabetako bat familia medikua da eta umorearekin jokatzeko bere pazienteak erabili dituzte. “Batek alarguntasun sindromea du eta besteak gaixotasun arraro bat, ez du min fisikorik sentitzen”.

Aktoreentzat asko eskatzen duen obra dela gaineratu du Intxaurragak. “Obra konplikatua da. Oraintxe momentu tragikoan zaude eta berehala umorea lantzen”. “Hustuta amaitzen dugu”.

Iazko urrian estreinatu zuten obra eta ez dute ordutik atsedenik izan. Azken egunotan, hamar egunetan bederatzi emanaldi dituzte.

Antzokira koaderno zuri bat eramaten omen dute eta antzezlana bukatutakoan publikoak nahi duena idazteko aukera du. “Lekukotzat oso onak dira guretzat eta batezbeste hogei bat animatzen dira idaztera”.

Antzezlanerako sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahalko dira, sei eurotan.

Antzezlana eleberri bihurtuta

Intxaurragak Arantxa Iturberekin elkarlanean idatzi du antzezlana eta orain Iturbek eleberria atera du eta hilaren 9an aurkeztuko du labetik atera berria izango den liburua. Eleberria salgai egongo da Baztartxo Antzokian larunbatean. “Normalki –dio Intxaurragak- bidea alderantzizkoa izaten da. Eleberria antzezlan bihurtzen da eta oraingoan kontrakoa gertatu da”.

042 copia min

018 copia min

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut