Berriak Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun formakuntza

Negozio ideia bat duzu eta ez dakizu nondik hasi? Zure proiektua aztertzen lagunduko dizun formakuntza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

1Iraurgi Berritzenek beren negozio propioa ireki nahi duten ekintzaileei bideratutako ikastaroaren bigarren edizio abiarazi du. Ikastaroan negozio bat martxan jartzerako orduan kontuan eduki behar diren pausoak ezagutuko dira eta proiektuaren bideragarritasunaren azterketa egingo da.

Martxoan hasiko den ikastaroak hiru asteko iraupena izango du; martxoaren 13tik 30era izango da, 9:30etik 13:30era. Astelehenetik ostegunera izango da, Azkoitiko Intsausti Jauregian. Formakuntza langabetuei bideratuta egongo da batik bat.

Ikastaroa LANZITUZ, LAN SOZIETATEAK SORTUZ programaren barruan dago eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat hartuta eta ekintzailetasuna sustatuta. Ekimena Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Ikastaroan izena emateko edota informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenen 943 85 11 00 zenbakira deituta (Ione Eizagirre) edota Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu e-mailera mezua bidalita.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut