Berriak Urola Erdiko Ekintzailetza-Mahaiak liburu bilduma osatu eta argitaratu du

Urola Erdiko Ekintzailetza-Mahaiak liburu bilduma osatu eta argitaratu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

KartA3Moc Urola Erdiko Ekintzailetza-Mahaiak Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko  Udal liburutegiekin lankidetzan, ekintzaileentzat interesgarriak diren liburuen bilduma osatu eta argitaratu du.

Autonomo egin edo norberaren enpresa sortzea ibilbide malkartsua izan ohi da gehienetan. Marketinga, finantzak eta bestelako gai asko izan behar dira kontuan arrakastatsua izango den negozio eredua sortzerakoan. Egun, informazio iturri asko ditugu eskura, eta askotan hori ere arazo bihurtzen da. Horregatik eta lagungarri gisa, Urola Erdiko Ekintzailetza mahaiak baliagarri diren hainbat libururen zerrenda osatzeari ekin zion orain hilabete batzuk. Egindako lanaren emaitza, aipatu bilduma da.

Enpresa sortu berrietan eta bere ibilbidean, txiki zein handietan, sortzen diren erronka zein arazoei aurre egiteko tresnak eskainiko dieten liburu profesionalen bilduma da aurkeztutakoa. Baina egindako lana ez da katalogo hutsera mugatzen. Zestoako, Azpeitiko eta Azkoitiko liburutegietan ekintzaileentzako txoko berezitu bat zabaldu da proiektu honen baitan eta bertan arloko liburu eta materiala pilatu dute liburutegietako lankidetzari esker.

Katalogoa oso era erraz eta erabilgarrian antolatuta dago arloka (kudeaketa eta giza baliabideak, ekintzailetza eta enplegutasuna, coachinga eta lidergoa, enpresa kudeaketa eta finatzak, marketinga eta salmentak; eta komunikazioa) ikusgarri eta era ulerterrazean.

Ekintzaile burujabeak

Liburu guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko liburutegi sare publikoan eskuragarri daude, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean aurkitzen baitira. Horrek ez du esan nahi bailarako liburutegi bakoitzak liburu guztiak bere stockean dituenik, baina eskaera eginda edozein liburu edozein liburutegitan eskuragarri izango da egun gutxiren buruan. Baita Urola Bailaratik kanpo dauden liburutegietan ere.

Azkenean, bilduma mardula da osatu dutena Urola Erdiko Ekintzailetza-Mahaiko eragileek, izan ere ehundik gora izenburu daude katalogoan beren deskribapen eta sinopsi txikiarekin.

Sarean zintzilik

Ekitea eta proiektu berri bat martxan jartzea ez da gure bailarara mugatzen den zerbait, horregatik katalogoa modu digitalean sarean zintzilik dago eragile desberdinen webguneetan. Horrela, bailarako zein beste lekuetako ekintzaileek eskura dezakete Urola Erdian egindako lanaren uzta.

Ekitea ordea izaera, hezkuntza eta kulturarekin bat egiten duen gaitasuna edota bizia ulertzeko filosofia denez proiektua beste arlo batzuetara zabaltzeko beharra ikusi zuten mahaian. Horrela QR kode bidez eskuragarri jarri da katalogo hau interesgarritzat jo diren zenbait tokietan; esaterako, katalogo digitalera sarbidea ematen duen QR kodea duen kartelak banatu dira hezkuntza zentroetan, enplegutasunerako bulegoetan, lanbide heziketako zentroetan edota Mahaian parte hartzen duten eragileen egoitzetan.

Katalogoa hemen: http://bit.ly/2l6RgXB

Ekintzailetza-Mahaia

Ekintzailetza-Mahaia, 2015ean Urola Erdiko ekintzailetasuna sustatzeko asmoz sortu zen eta gaur egun, Ikastetxeen mahaiak, Iraurgi Berritzen garapen eta berrikuntza agentziak, Urkome landa-garapenerako elkarteak eta Urolab ekintzaileen laborategiak osatzen dute.

Proiektuaren finantziazioa

2015 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrekontu parte hartzaileen prozesuan Urola Bailarako ekintzailetasun arloa aberasteko egindako diru esleipenetik finantziatutako proiektua da hau.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut