Berriak Datorren asteartean hasiko dira hondakin bilketarako zintzilikarioak kentzen

Datorren asteartean hasiko dira hondakin bilketarako zintzilikarioak kentzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitian datorren asteartean hasiko dira sistema mistoa ezarri eta errefusa jasotzeko  ipini ziren zintzilikarioak kentzen. Pare bat aste beharko dira denak kentzen.

Orain arte zintzilikarioak desagertu ez diren arren kaleetatik, udal gobernuak 2015eko urrian edukiontzi grisak ezartzeko agindu zuen birziklagarriak ez diren hondakinentzat, ontzi marroira eta horira botatzen ziren material desegokien kopurua murrizte aldera. Alegia, materia organikoa eta ontzi arinak birziklatu ahal izateko, bestelako hondakinekin nahasi gabe.

Ordutik hondakinak botatzeko bost edukiontzi daude, eta beraz, oro har zintzilikarioak kentzeak ez du aldaketa nabarmenik ekarriko praktikan. Hala ere, oraingoan, zintzilikarioekin batera fardelentzat jarritako edukiontziak ere kendu egingo dira. Hemendik aurrera, pixoihalak edukiontzi grisera bota beharko dira, errefusarekin batera.

Bestetik, pare bat hilabeteren buruan edukiontzi marroiak aldatu egingo dira,  edukiera handiagoa duten beste berri batzuk ipiniz. Behin edukiontziak aldatutakoan, Udalak kanpaina bat abiatuko du herritarrek ez dezaten zalantzarik izan hondakinak bereizterakoan.

Bilketa sistema alde batera utzita, helburua betikoa da: urtez urte bereizketa portzentaiak igotzea, gizartearen kontzientziazioari eta konpromisoari esker.

Orain arte bezala, Udalak hondakinak modu egokian bereiztearen garrantzia azpimarratzen jarraituko du.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut