Berriak Astelehenean hasiko dira Inazio Iriarte kalean galtzada eta espaloiak berritzen

Astelehenean hasiko dira Inazio Iriarte kalean galtzada eta espaloiak berritzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 9356

Astelehenean hasiko dira Inazio Iriarte kalean galtzada eta espaloiak berritzen. Orain arte eginda bezala, Udaleko hirigintza arduradunak bizilagunekin elkartu ziren atzo berriro obren nondik-norakoak azaldu eta izan zitzaketen zalantzak eta galderak argitzeko. Miguel Angel Bastida zinegotziak eta Arturo Garate udal arkitektoak azaldu zutenez, lanak bi fasetan exekutatuko dira. Lehenengoan, Ospeletxe eta Inazio Iriarte kaleko 23 zenbakiraino esku-hartuko da. Bigarrengoan, berriz, Ospeletxetik Atraskua tabernara doan zatia berrituko da.

Lanen iraupena pare bat hilabetekoa izango dela uste dute arduradunek. Bigarren fasea da konplexuena, eskola ingurunea delako eta ikastolako sarrera-irteera orduetan jende askoren pasagunea delako gunea. Horregatik, Arturo Garateren hitzetan, eragozpenak murrizte aldera, Aste Santuko bi asteetan lanak aurreratzen saiatuko dira, alegia, ikasleen opor egunetan. 

Behin berritze lanak bukatuta, kaleak bi metroko espaloiak izango ditu alde banatan eta bide-zorua kota berean egongo da, bizilagunekin adostuta bezala.

Lanek irauten duten bitartean, bizilagunek bereizgarri bat izango dute Plaza Berrin edo Joseba jatetxe ondoko aparkalekuan arazorik gabe aparka ditzaten ibilgailuak.

Estrada kalean norabide aldaketa

Errexil taberna aldetik Inazio Iriarte aldera hartzen duten ibilgailuak gorantz jarraitu beharko dute. Horretarako, Estrada kalearen norabidea aldatuko da Inazio Iriarte kaleraren paretik hurrengo biribilgunera. 

IMG 9246

Aurre-lanak aste honetan hasi dituzte

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut